Elo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Elo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
2016 elo.jpg

Eloko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Monreal.svg Monreal
Alkatea Rosario Tirapu Igeltz
(indep.)
Posta kodea 31395
INE kodea 31172
Herritarra eloar
Kokapena
Koordenatuak 42° 42′ 17″ N, 1° 30′ 24″ W / 42.704722222222°N,1.5066666666667°W / 42.704722222222; -1.5066666666667Koordenatuak: 42° 42′ 17″ N, 1° 30′ 24″ W / 42.704722222222°N,1.5066666666667°W / 42.704722222222; -1.5066666666667
Elo hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Elo
Elo
Elo (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 22,5 km2
Garaiera 545 metro
Distantzia 18 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 478 biztanle
% 54,04 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,96
Dentsitatea 21,24 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 61
Zahartze tasa[1] % 28,3
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 84,62 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,37 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 3,08 (2010)
Euskararen erabilera % 0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.monrealnavarra.es/


Elo[2] (gaztelaniaz eta ofizialki Monreal) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 478 biztanle zituzten 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 18 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal-adinistrazio apartekoa badu ere, eskualde natural aldetik Ibargoitiren zati da, Elortz ibaiko ibarraren goiko zatiarena alegia. Higa mendia, batzuetan herriaren izenean oinarrituta "Elomendi" izenaz ere ezaguna dena oso-osorik udalerri honetan dugu; 1.289 metrorekin Alaizko mendilerroaren tontor nagusia dena.

Bertzela, herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatuta dago. N-240 errepidetik gertu Jakako norabidean.

Elok Untzitiko ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Ibargoitirekin ekialdean, Elortzibar eta Untzuerekin mendebaldean, eta Oloritzekin hegoaldean, azken hau Erriberriko merindadeko herria.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoaren mailatik 533 metrora dagoen Elon Nafarroako gobernuak 1984ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri txikia izan arren, Erdi Aroan auzo judua izan zuen, erregearengandik moneta propioa igortzeko eskubidea ere izan zuen urte askotan.

Horrez gain, Nafarroako erregeen ehizatokia izan zen, eta bertan izandako gazteluaren aztarnak oraindik ikus daitezke. Gaztelua 1521ean eraitsi zen Albako dukearen aginduz Gaztelako erreinuaren inbasioaren ostean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren mendebaldean, Alaitzen, Nafarroako gobernuak eraikitako izen bereko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,09 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamazortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,00a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Elon, ez zelako inongo talderik aurkeztu[4]. Urte bereko azaroan, ordea, Rosario Tirapu aukeratu zuten alkate.

2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan egoera errepikatu egin zen: zerrendarik aurkeztu ez eta Tirapuk jarduneko alkate lanean segitu zuen[5].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Rosario Tirapu Igeltz Indep.
2011-2015 Rosario Tirapu Igeltz Jardunean

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloko udaletxeko alkatea, Itzagaondoa, Lizoain, Ibargoiti, Urrotz eta Untzitiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Del Burgo Kalea, 4

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elo Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

La Tafallesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,15ek zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Elo) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[6].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloko jaiak irailaren 8an ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Martin Toursekoaren eliza: jatorriz bi eliza ezberdin zituen Elok, San Martin Toursekoarena eta Andre Mariarena. Bi eraikinak batu eta gaur egungo eraikin gotikoa eraiki zen. XVI. mendeko zaharberritze lanek aldaketak eragin zituen elizaren kanpoaldeko itxuran.
  • San Blasko gurutzea, estilo gotiko-pizkundetarreko gurutzadura.
  • Santa Barbarako baseliza
  • Erdi aroko zubi gotikoa
  • Eloko urtegia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elo
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa