Hill-topping

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasiommata maera tximeletak hill-toppinga egiten du ugalketa garaian[1].
Makaon tximeletak ere hill-toppinga egiten du[1].

Hill-topping hainbat intsektuk ugaltzeko duten portaera berezia azaltzen duen kontzeptua da. Intsektu arrek gorantz egiten dute hegan eta altueraren araberako ugalketa hautespena gertatzen da[1]. Tximeletatan ikusi da batez ere, baina burruntzien, erlastarren, liztorren, kakalardoen eta eulien espezie batzuek ere egiten dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu arrek gorantz egiten dute hegan eta muino baten tontorrera edo zuhaitz garaienaren puntara iristean bertan gelditzen dira. Haien artean lehiaketa sortzen da eremu onenak eskuratu eta lurraldeak osatzeko. Ondoren emeak hasten dira gorantz hegan. Dirudienez garaiera handienean dagoen arra da desiratuena, indartsuena dela kontsideratzen baitute, eta beraz genetikoki egokiena izango dela[2].

Barreiatuta bizi diren tximeleta espezie bakartientzat estrategia egokia da eremu batean kontzentratzeko aukera ematen dielako eta horrela ugalketaren arrakasta ziurtatzen delako[1].

Zuhaitz altuetan gertatzen loraldia egon liteke portaera honen oinarrian.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acraea generoko hainbat espezietako arrak Wolbachia bakterioak infektatzen dituenean emeek gorantz egiten dute baina ez dute arrik aurkitzen eta ez da ernalketarik gertatzen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) rcannon992. (2020-02-29). «Love in high place: hilltopping butterflies» Ray Cannon's nature notes (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. Alcock, J.. (1987). Leks and hilltopping in insects. J. Nat. Hist.21:, 319-328 or..
  3. Jiggins, Francis M.. (2002). Widespread ‘hilltopping’ in Acraea butterflies and the origin of sex-role-reversed swarming in Acraea encedon and A. encedana. Afr. J. Ecol. 40:, 228-231 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]