Makaon tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Makaon tximeleta
Papilio machaon 02 04102009.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Arthropoda
Klasea Insecta
Ordena Lepidoptera
Familia Papilionidae
Leinua Papilionini
Generoa Papilio
Espeziea Papilio machaon
Linnaeus, 1758

Makaon tximeleta (Papilio machaon) Papilionidae familiako tximeleta da, Euskal Herrian bizi dena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko hegoak 3,4 cm neurtzen dute, eta hori-beltz koloreak dituzte, nagusiki. Baita ere urdin eta gorri kolorea dute hegoen azpiko zatia, arren kasuan. Aurreko hankak iletsuak ditu, eta orrazi gisa erabiltzen du. Baina orokorrean emeek nahiz arrek 32-55 mm neurtzen dute.

Beldarra beltza da, eta hori eta gorri koloreko lihuneak izaten dituzte. Gero, hazten direnean, berde kolorea hartzen dute.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima epeletan bizi dira, 2000 m-ko altituderaino; eta bere habitata belardiak dira. Afrikako iparraldean, Europako zenbait eremutan, Asia (Himalaiatik), Amerika iparraldean eta Japonia aurkitzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makaon tximeleta Aldatu lotura Wikidatan