Hipercorreko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipercorko atentatua» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Bartzelonako Meridiana hiribidea, atentatuaren gertalekua.

Hipercorreko atentatua ETA erakundeak 1987ko ekainaren 19an Bartzelonan Hipercor enpresak zuen merkataritza-zentro batean egindako atentatua da, non lur azpiko aparkalekuan bonba auto bat jarri eta leherrarazi zuen. Sant Andreu auzoan gertatu zen, Meridiana etorbidean.

Ondorioz, 21 pertsona hil eta hamarka zauritu izan ziren. Atentatuaren zirkunstantzien inguruko eztabaida sortu zen, ETA erakundeko kide batek atentatuaren aurretik hiru dei egin baitzituen lehergailuaren berri emateko.

Trantsiziotik aurrera Katalunian egindako atentaturik odoltsuena izan zen Bartzelonako hau. Halaber, politikoki ondorio garrantzitsuak ekarri zituen: besteak beste, Ajuriaeneko Ituna, 1988an.

Beste ondorioetako bat laguntasuna izan zen. ETAk Euskadin, baina bereziki Katalunian zuen babes sozial garrantzitsua galdu egin zuen egun batetik bestera atentatu honen ondorioz[1].

Manifestazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko ekainaren 22an, 750.000 pertsona inguru manifestatu ziren Passeig de Gràcia pasealekuan. Besteak beste, Jordi Pujol Generalitateko orduko presidenteak, Pasqual Maragall Bartzelonako alkateak eta Jesus Egiguren Eusko Legebiltzarreko presidenteak parte hartu zuten. Nuria Espert aktoreak testua irakurri zuen amaieran.

Epaiketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domingo Troitiño eta Josefa Ernaga epaitu eta kondenatu zituzten atentatu egiletzat; eta, geroago, Rafael Caride eta Santiago Arrospide ere bai, lehenengoa Bartzelona Komandoaren burutzat, eta bigarrena ETAren burukidetzat. 794 urteko kartzela zigorra ezarri zioten bakoitzari.

Urteak aurrera, Espainian lehenengo aldiz epaileek aitortu zuten Estatuaren ardura atentatu baten ondorioz. Izan ere, erabaki zuten Poliziak ez zuela behar besteko arduraz jokatu eraikina husteko eta kalte pertsonalak saihesteko.

Biktimen aldeko lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Manriquek harakin lan egiten zuen supermerkatuan garai hartan, eta larriki zaurituta gelditu zen atentatuaren ondorioz. Ebakuntza bat baino gehiago eta ospitaleratze aldi luzeak egin eta gero, atentatuaren biktimen alde lan egiteari ekin zion. AVT erakundearen arduraduna izan zen Katalunian, baina talde haren ildo politikoarekin zituen desadostasunengatik utzi zuen ardura hori. Geroztik, beste bide batzuetatik egin du lan arlo horretan.

2017an, triskantzaren 30. urteurrena zela-eta, erakusketa bat abian ipini zuten Fabra i Coats kultura gunean, Sant Andreun. Halaber, urte hartako abuztuan gertatutako atentatu jihadistak zirela-eta, Manriquek biktima haiei ere laguntzeari ekin zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]