Jesus Egiguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jesus Egiguren
(Jesús Eguiguren) El Fin de ETA 2018 (40881054290) (cropped).jpg
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Legebiltzarreko mahaiburu


Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
Jaiotza Aizarna1954ko ekainaren 2a (66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Familia
Ezkontidea(k) Rafaela Romero
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Jesus Maria Egiguren Imatz (Aizarna, Zestoa, 1954) 2012 bitarteko legegintzaldi guztietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan da. Gaur egun, PSE-EEko Lehendakaria da. III. legegintzaldiko Legebiltzarreko lehendakaria izan zen, eta 1990tik 1992 arte, Legebiltzarreko lehen lehendakariordea. V. legegintzaldian, PSE-EEko bozeramailea izan zen. Zuzenbidean doktoraturik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da.[1]

Epaitegi batek 1992. urtean bere emaztea jipoitzeagatik kondenatu zuen. 1994an, bere emaztea jipoitzeagatik epaitu zuten.[2] PSOEk delituengatik kondenaturiko bere kideak alderditik kaleratuko zituela esan arren, Jesus Egigurenek Euskadiko Alderdi Sozialistako kide izaten segitzen zuen.

Jesus Egigurenek funtsezko papera izan zuen PSE-EEk eta Batasunako zenbait kidek 2002an izan zituzten bileretan. Garai hartan, José María Aznar (PP) zen Espainiako Gobernuko presidente. Bilera horien ondotik, artean José Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) gobernu presidente zela, ETAren su-eten iraunkorra etorri zen eta delako "bake prozesuari" ekin zitzaion. Prozesu hori trabatu egin zen eta erabat zapuztuta geratu zen ETAk T4ko atentatuaren ondoren. Hainbat elkarrizketa egin arren, ez zen arrakastarik lortu eta ETAk, 2007ko ekainean atera zuen komunikatu baten bidez, bere jarduerari berrekin zion. 2013ko apirilean, Egiguren eta Batasunako bozeramaile ohiak, Arnaldo Otegik, Bakearen eta Berraskidetzearen Aldeko Gernika Saria jaso zuten, "Euskal Herriko bakegintzaren alde egindako ekarpenagatik".

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El PSOE en el País Vasco (1886-1986)
  • Euskadi. Tiempo de reconciliación.
  • El socialismo vasco y la izquierda vasca (1886-1994)
  • Los últimos españoles sin patria (y sin libertad)
  • El arreglo vasco: fueros, constitución y política en los siglos XIX y XX (2008)
  • La crisis vasca. Entre la ruptua y el diálogo.
  • Historia del socialismo vasco (1886-2009)
  • ETA. Las claves para la paz
  • Ven y cuéntalo: el oasis vasco
  • Euskal Herria: por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]