ETAk hildakoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
ETAk hildakoen zerrenda» orritik birbideratua)
Hildakoak[1]
Zibilak 343
Poliziak eta militarrak 486
Guztira 829

ETAk hildakoek 1968z geroztik euskal erakunde armatuaren eraso baten ondorioz galdu zuten bizitza, eta 2010ean izan zuen azken hildako biktima. Datu desberdinak eman izan dira kopuruez, baina ofizialki 829 hildako onartu dira. 2021eko otsailean, Emilio Lopez Adan Beltza idazle eta etakide ohiaren ikerketa zabalak 843 hildako identifikatu zituen euskal talde armatu klandestinoek eraginda.

Sailkapen eta zehaztasunari begira, terminologia zuhurtziaz irakurri behar da, Espainiako hedabideek ETAri egozten baitiote ETAtik gerora sortu ziren talde guztien eta, are, identifikatu gabeko atentatuei. ETAk hildako lehen pertsona José Pardines guardia zibila izan zen, errepide kontrol batean topo egitean, 1968ko ekainaren 7an. Aurrez antolatutako ekintza armatu batean hildako lehenengoa, berriz, polizia politiko frankistaren Donostiako buru Melitón Manzanas izan zen, torturatzaile ezaguna. Geroztik, garrantzi eta izen handiko hainbat pertsona hil zituen, eta biktima bihurtu baino lehen erabat ezezagunak ziren pertsonak ere bai, besteak beste:

ETAk hil zituen, Espainiako historia osoan, Espainiako Armadako goi agintari gehien; inongo gudan ez dira hainbeste hil, ezta Espainiako Gerra Zibilean ere.

Hildakoak, urtez urte

ETAk zenbat hil dituen eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAk hildakoak oroitzen dituen monumentua, Gasteizen.

ETAk hildako lehen pertsona Jose Pardines guardia zibila izan zen, errepide kontrol batean ezustean topo egitean, 1968ko ekainaren 7an. Aurrez antolatutako ekintza armatu batean hildako lehena polizia politiko frankistaren Donostiako buru Melitón Manzanas izan zen. Geroztik, garrantzi eta izen handiko hainbat pertsona hil zituen eta beste hainbat zauritu nahiz bahitu. ETAk hildako azken pertsona Jean-Serge Nérin frantziar jendarmea izan zen[2]. Tartean izandako heriotza kopurua zehaztea zaila da, ekintza armatu ezberdinen egiletza ez dagoelako argi, edo beste talde armatu batzuek egindakoak ere ETAri egozten zaizkiolako. Iñaki Egaña historialariak argitaratutako artikulu batean zenbaki hauen inguruko eztabaida aipatzen da[3].

Eusko Jaurlaritzaren arabera ETA, ETApm, ETAm, ETA VII, ETA VIII, Komando Autonomo Antikapitalistak, Directorio Revolucionario Ibérico de Liberación, Iparretarrak eta beste talde batzuek hildakoak 837 izan ziren 1960-2013 epean. Horietatik 811 atentatuetan, 15 bahiketa batean, 3 desagertuta daude oraindik, 2 aldarrikatu gabeko hildakoak eta beste 4 beste batzuk gisa identifikatuta[4]

ETAren izenpean zein ETA militarraren izenpean hildakoak 758 izan ziren[4]. Hala ere, beste zifra batzuk ere eman izan dituzte biktimen elkarte eta egunkari ezberdinek. Espainako Barne Ministerioak 853 hildako aipatzen ditu bere txostenetan[5], eta 854[6] eta 867 artean[7] El País egunkariak. AVT biktimen-elkartearen arabera ETAk hildakoak 955 dira, bertan Corona de Aragón Hoteleko sutean hildako 83 pertsonak sartzen baitituzte. ETAri egotzitako beste gertaera batzuk izan dira, adibidez Marcelino Ugalde ikastetxeko hondamendia edo Oiz mendiko hegazkin istripua[3]. Covite biktimen elkarteak Bilboko Iturriaga haurreskonlaren aurkako atentatua ere ETAri egozten diote, eta denbora luzez El Mundo egunkariak eta bestea batzuek ETAri 2004ko martxoaren 11ko atentatuak egotzi dizkiote[8]. Arartekoaren txosten batek ere 867 direla dio[9], eta Gasteizen sortu nahi den memorialean 858 aipatzen dituzte[3].

Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketan lau epe zehazten dira ETAren bortxazko historia sailkatzeko. Horiek jarraituz ETAk eta goian aipatutako beste talde armatuek 24 pertsona hil zituzten 1960-1975 tartean, 99 pertsona 1976-1978 tartean, 244 izan ziren 1979-1982 tartean eta 444 pertsona 1983tik 2013ra doan tartean[4]. Hildakoen tipologiaren inguruan ere egin dira sailkapenak. Honela, La Razón espainiar egunkariak 858 hildako oinarri hartuta honako taldekatzea egin zuen[10]: 361 zibilak (euren artean 58 enpresari, epaile edo 39 politikariak ere sartzen dira[11]), 195 Guardia Zibilak, 147 Espainiako Polizia Nazionalak, 82 Espainiako militarrak, 24 udaltzain, 16 ertzain, jendarme 1 eta 32 polizia, militar edo guardia zibil erretiratu. 829 hildako zifra hartzen duen txosten baten arabera 576 hildako Euskal Autonomia Erkidegoan izan ziren, 123 Madrilgo Erkidegoan, 54 Bartzelonan eta 42 Nafarroan. Madril eta gero Donostia da hildako gehien izan dituen hiria: 95[12].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETA existitu zen urteetan estrategia, pentsaera eta helburuak ez ziren beti berdinak izan. Are gehiago, denborarekin gauza batzuk aldatzen joan ziren, eta ETA izena zuten erakunde armatu bat baino gehiago egon ziren aldi berean. Beheko datuak ikustean, kontuan hartu behar da ez zela ETA bakar bat egon 1968tik 2011ra bitarteko urte askotan.

Bere garaian ETA (m), ETA (pm), Komando Autonomo Antikapitalistak, Komando Bereziak eta Iraultza ez ziren erakunde bat bera. Are gehiago, beren arteko harremanak batzuetan txarrak izaten ziren. Adibidea dugu Pertur goitizenez ezaguna zen ETA (pm)-ko militantea. Nahiz eta askoren iritziz erakunde parapolizialek Pertur erail zuten, familiaren eta hurbileko beste zenbaiten iritzia da geroago ETA (m)-n sartuko ziren Komando Berezietako kideek erail zutela.

Hildakoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean zerrendatuta daude ETAk, ETA (pm)-k, Komando Autonomo Antikapitalistek... hau da, Espainiako estatuari aurre egin zioten erakundeek hil zituzten pertsonak. Gehienetan, nahita egindako hilketak izan ziren; adibidez, Luis Carrero Blancorena edo Fernando Buesarena (eta, azken horrekin batera, Buesaren bizkartzain ari zen ertzaina).

Beste kasu batzuetan nahi gabeko hilketak izan ziren, tartean zibil asko, 126 hain zuzen ere. Esaterako, Barajasko T4ko atentatuan hil ziren Ekuadorko bi langile, edo Hipercorko atentatuaren ondorioz hil ziren 21 pertsona.

Datu hauek behin-behinekoak dira. Izan ere, Espainiako Gobernuak azken urteetan ez du ETAren eta haren adar guztien arteko ezberdintasuna egin. Horrekin batera, ez ditu nahi gabe edo nahita egindako hilketak bereizi,[13] eta gizahilketa eta erailketa sinonimotzat agertu dira prentsan. Ondorioz, tentuz irakurri behar dira datu hauek, eta kontuan hartu behar da orain arte era aske batean ikerketa egin duen bakarra Revista Española de Ciencia Política dela. Aldizkari horrek emandako datuetan ageri da, ordea, Begoña Urroz izan zela ETAren lehenengo hilketa, eta gaur egun datuek gezurtatutako teoriatzat hartzen da hori, hilketa DRIL taldeak egin zuela frogatutzat eman baita.[14][15][16] Azkenean eta era ofizialean 2019ko ekainean Espainiako Gobernuak aitortu zuen DRILek hil zuela Begoña Urroz haurra.[17]

Zerrenda atalka sailkatuta dago: Espainiar indar armatuak, ertzainak, udaltzainak eta zibilak. Hil gehienak Espainiako indar armatuetako kideak izan ziren.

  • Espainiar indar armatuak:[18]
    • Polizia Nazionala eta Guardia Zibila: 447 pertsona, ETAk hildako guztietatik % 54.
    • Espainiako militarrak:
      • Behe mailako militarrak: 37. % 4,5.
      • Goi mailako militarrak: 61. % 7,3. Horien artean, 14 jeneral.
  • Ertzaintza: 13. % 1,6. Horietako 5, bonbak desaktibatzean edo etakideak atxilotzean. Beste batzuk bizkartzain lanak egiten ari zirela hil zituzten.

1995etik aurrera, ETAren jarduerari aurka egiten zioten jende ezagunen aurka egin zuen ETAk, besteak beste kazetarien aurka. Adibidez, 2000. urtean José Luis López de la Calle erail zuen, eta 2003an Joseba Pagazaurtundua udaltzaina.

  • Politikoak eta estatu karguak: 49. % 5,9. Horien artean, 19 politikari frankista edo Espainiako estatuko goi kargudun izandakoak (Luis Carrero Blanco ospetsuena), eta 25 Alderdi Popularreko, UPNko edota PSOE nahiz PSEko politikariak.
  • Etakide ohiak: 7. % 0,8. Adibidez, Yoyes. Kontuan hartu behar da kopuru hau (eta atal honetako gainerakoak) Espainiako Barne Arazoetako Ministerioak emana dela, eta zalantzan jarri izan dela ministerio horren objektibotasuna. Adibidez, ministerio horrek ontzat eman du Pertur ETAk erail zuela,[19] eta Pertur ETAren biktimatzat du, baina oraindik ez da argitu Pertur nork hil zuen.

Guztira: 829 hildako, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren arabera.

Hildakoen zerrenda osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAren biktimen omenezko monumentua, ertzain etxe baten aurrean, Gasteizko (Araba) Forondako atean.

ETAk bere atentatuen bidez hildakoen zerrenda luzea denez, lau taldetan banatu dira (banaketa kronologikoa da, eta ez dio beste inolako arrazoibideri jarraitzen):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Últimas víctimas mortales de ETA: Cuadros estadísticos», Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa. Web orria bisitatu den data: 2011-10-23.
  2. (Gaztelaniaz) «Jean-Serge Nérin, ocho años del último muerto a manos de ETA. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  4. a b c Carmena, Manuela; Landa, Jon Mirena; Múgica, Ramón; Uriarte, Juan Maria. (2013ko ekaina). (PDF) Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena.. Eusko Jaurlaritza.
  5. (Gaztelaniaz) Razón, La. «Cronología de ETA: 60 años, 853 muertos y 77 secuestros» www.larazon.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  6. (Gaztelaniaz) Belaza, Mónica Ceberio. (2018-05-04). «El dolor por 854 muertos y miles de amenazados y heridos» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  7. (Gaztelaniaz) Rivas, Javier. (2017-04-08). «La violenta historia de ETA, en cifras» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  8. (Gaztelaniaz) «Las mentiras sobre ETA y el 11-M» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  9. (Gaztelaniaz) «Los doce meses en los que ETA vivió sin armas» El Independiente 2018-03-31 (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  10. (Ingelesez) inconsolata». «inconsolata» - La mejor infografía del fin de semana ha sido este...» inconsolata» (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  11. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2011-10-20). «ETA ha asesinado a 829 personas, de las que 506 eran miembros de las fuerzas de seguridad, 58 empresarios y 39 políticos» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  12. Rogelio., Alonso,. (2010). Vidas rotas : historia de los hombres, mujeres y niños víctimas de ETA. Espasa ISBN 9788467032789. PMC 639531711..
  13. http://www.europapress.es/nacional/noticia-eta-asesinado-829-personas-506-eran-miembros-fuerzas-seguridad-58-empresarios-39-politicos-20111020193633.html
  14. (Gaztelaniaz) Aizpeolea, Luis R.. (2015-02-13). «Sin verdad compartida sobre ETA.» El País (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  15. (Gaztelaniaz) Duva, Jesús. (2010-01-31). «La primera víctima de ETA» El País (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  16. (Gaztelaniaz) País Vasco, Juan. (2012-03-28). «La primera víctima de ETA, o cómo se construye una mentira» iBasque (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  17. https://web.archive.org/web/20190627124620/https://www.berria.eus/paperekoa/2108/009/001/2019-06-26/espainiako-gobernuak-aitortu-du-drilek-hil-zuela-begoa-urroz-haurra.htm
  18. https://recyt.fecyt.es/index.php/recp/article/viewFile/37351/20869
  19. https://www.elindependiente.com/politica/2017/04/15/pertur-el-primer-arrepentido-que-quiso-desarmar-a-eta/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]