Pasqual Maragall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pasqual Maragall
Maragall.jpg
127. Kataluniako Generalitateko presidentea

2003ko abenduak 20 - 2006ko azaroak 28
Jordi Pujol - José Montilla
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2003ko maiatzak 12 - 2006ko uztailak 13
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: Catalan parliamentary election, 2003
Kataluniako Parlamentuko diputatua

1999ko maiatzak 11 - 2003ko ekainak 27
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: Catalonian parliamentary election, 1999
115. Bartzelonako alkate

1982ko abenduak 1 - 1997ko irailak 26
Narcís Serra - Joan Clos
Bartzelonako zinegotzia

1979ko apirilak 3 - 1997ko irailak 26
Hautaketa: Spanish municipal elections
Bizitza
Izen osoa Pasqual Maragall Mira
Jaiotza Bartzelona1941eko urtarrilaren 13a (77 urte)
Herrialdea  Katalunia
Familia
Aita Jordi Maragall i Noble
Ezkontidea(k) Diana Garrigosa Laspeñas
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta irakaslea
Lantokia(k) Bartzelona
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia
Socialist Party of Catalonia-Congress
Socialist Convergence of Catalonia
Workers' Front of Catalonia
IMDb nm1731498
http://www.pasqualmaragall.cat/
SignaturaMaragall.jpg

Pasqual Maragall i Mira (Bartzelona, 1941eko urtarrilaren 13a) politikari kataluniarra da, Jordi Maragall senatariaren semea eta Joan Maragall olerkariaren biloba. Kataluniako Generalitateko presidentea izan zen 2003tik 2006ra bitartean; Kataluniako Sozialisten Alderdi politiko ezkertiarraren barnan. 1982 eta 1997 bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan 1992eko Joku Olinpikoak ospatu ziren.

Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta New Yorken eta Parisen osatu zituen ikasketak. Irakasle gisa jardun du zenbait unibertsitatetan, baina politikan nabarmendu da batez ere. Front Obrer de Catalunya eta Moviment Febrerreko kide izan zen, eta 1975ean Convergencia Socialista de Catalunya alderdiaren sortzaileetako bat izan zen; alderdi hori Kataluniako Sozialisten Alderdiaren barruan sartu zen gero (PSC-PSOE). 1979ko hauteskundeen ondoren zenbait kargu bete zituen Bartzelonako udalean, eta 1982an alkate izendatu zuten, Narcís Serrak dimisioa eman ondoren. 1983ko hauteskundeetan berretsi zuten kargu hartan, eta orobat 1987koetan. PSC-PSOE alderdian diputatu izan zen Kataluniako legebiltzarrean (1988-1992). 1991n berriro izan zen garaile, eta bera izan zen Narcís Serrarekin batera Bartzelonak Joku Olinpikoen egoitza izateko lan gehien egin zuena. Antolaketa batzordeko kidea izan zen, eta lan handiak egin ziren ekimen hari loturik; olinpiar hiriaren egokitzea, kaiaren eraberritzea, Barceloneta egokitzea, errepide-sarea, etab. Joku Olinpikoen ondoren "Batzelona 2000" plan estrategikoa antolatu zuen. 1994an berriro aurkeztu zen alkatetzara. CIUren abertzaletasunari aurre egiteko "Plataforma siglo XXI" egitasmoaren eragile nagusietakoa izan zen. 1994an, PSCren VII Biltzarrean idazkari nazional izendatu zuten. 1995ean berriro izendatu zuten alkate, baina ez zuen gehiengo absoluturik eskuratu, eta handik bi urtera bertan behera utzi zuen kargua.

2007ko urriaren 20an, publikoki azaldu zuen Alzheimerren gaitza zuela, eta 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten berak protagonizatutako Bicicleta, cullera, poma (Bizikleta, koilara, sagarra) pelikula (Carles Boschen zuzendaripean), gaixotasuna gai nagusitzat hartuta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasqual Maragall Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]