Edukira joan

Hiperpirexia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hiperpirexia
Deskribapena
Motasukarra
Identifikatzaileak

Hiperpirexia[1] termino mediko bat da, gorputzeko tenperatura 41 edo 41,5 °C-tik gora igotzen denean gertatzen den egoera deskribatzen duena. Tenperatura hori giza gorputzak onar dezakeen maximora hurbiltzen da; horregatik, hiperpirexia egoera larritzat jotzen da, eta denboran luzatzen bada, nerbio-sistemako proteinen desnaturalizazioa eragin dezake.[2]

Hiperpirexia eta sukarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiperpirexia eta sukarra bereizi behar dira; izan ere, sukarra honela definitzen da: tenperatura maila normaletik gora igotzea, hau da, 37,2 °C-tik gora goizean edo 37,7 °C-tik gora arratsaldean.

Tenperaturaren kontrola, giza organismoan, hipotalamo deituriko burmuinaren eskualdeari esker gertatzen da. Hipotalamoak bero- eta hotz-hargailu periferikoetatik datozen seinaleak jasotzen ditu, eta nerbioen bidez kanpoko tenperaturaren berri ematen dute, baina, horrez gain, eskualdea bustitzen duen odolaren tenperatura detektatzen duten hargailuak ditu (barne-tenperatura). Baldintza normaletan, hipotalamoan dagoen zentro termorregulatzaileak organismoaren tenperatura marjina estu baten barruan mantentzeko gaitasuna du. Baldintza normaletan, batez besteko aho-tenperatura 36,8 ± 0,4 °C da, gutxieneko mailara 6 a.m ingurura eta maximora 5 p.m-ra iristen delarik.

Hiperpirexia-kausak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu infekziosoak dira sukarraren kausa ohikoena, baina hiperpirexia beste arrazoi batzuek eragin dezakete, besteak beste:[3][4][5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Lifshitz, A.. (2007). «Fiebre y otras forma de elevación térmica» Rev Invest Clin 58 (2): 130-138..
  3. Grunau BE, Wiens MO, Brubacher JR. (2010eko iraila). «Dantrolene in the treatment of MDMA-related hyperpyrexia: a systematic review» Canadian Journal of Emergency Medicine 12 (5): 435–42.  doi:10.1017/s1481803500012598. PMID 20880437..
  4. Sharma HS, ed. Neurobiology of Hyperthermia. (1. argitaraldia) Elsevier, 175–177, 485 or. ISBN 9780080549996..
  5. Harrison's Principles of Internal Medicine 19/E (Vol.1 & Vol.2). (19. argitaraldia) McGraw Hill Professional ISBN 9780071802161..
  6. McGugan EA. (2001eko martxoa). «Hyperpyrexia in the emergency department» Emergency Medicine 13 (1): 116–20.  doi:10.1046/j.1442-2026.2001.00189.x. PMID 11476402..
  7. (Gaztelaniaz) Escobar, Jaime. (2011ko maiatza). Hipertermia maligna. in: Emergencias vitales en la práctica clínica.., 310-315 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.