Hiram Bingham
Itxura

Hiram Bingham (Honolulu, 1875eko azaroaren 19a - Washington, 1956ko ekainaren 6a) Estatu Batuetako esploratzaile eta arkeologoa izan zen.
Yalen egin zituen ikasketak, eta bertako katedradun izatera iritsi zen. 1906an Hego Amerikarako bidaldia egin zuen. 1911n, Yaleko Unibertsitateak antolatu zuen bidaldi batean Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituen. Espainolek Buenos Aires eta Lima bitartean salerosketarako zuten bideari buruzko ikerketak ere egin zituen. Gobernadore izendatu zuten Connecticuten. Bere ikerketei buruzko lan nagusiak: Across South-America, Vitcos, the Lost Inca Capital, The Story of Machu Picchu and its Builders (bere lan nagusien bilduma), eta abar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiram Bingham ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.