Hitz berdeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hitz berdeak
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1971)
Argitaratze-data1971
GeneroaPoesia
Jatorrizko izenburuaHitz berdeak
HerrialdeaEuskal Herria

"Hitz berdeak" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako poesia liburua da.

Azurmendik landutako hiru koaderno desberdinetatik bildutako poesiekin osatua dago liburua. Liburuaren antolaketa Paulo Iztuetak hasi eta Jesus Mari Zabaletak amaitu zuen. Liburuak hamarkada bateko lan poetikoa biltzen du. Lehen koadernoko poesiak Azurmendi Erriberrin ikasle zela idatzitakoak dira, 1962a baino lehenagokoak. Hirugarren koadernoak 1965etik aurrerako poemak biltzen ditu, Erroman idatziak gehienak eta bakarren bat Alemanian.

Edukiari eta formari dagokienez euskal poesiari berritasuna ekarri zioten 1950-60ko belaunaldiaren baitan kokatzen da liburua (Federiko Krutwig, Jon Mirande, Gabriel Aresti...). Azurmendiren poesiak helburu praktikoa du, komunikazioa bilatzen du, espresiobide berriak, esan ezin zitekeena esaten hasteko. Ildo horretan alegoria luze bat da Hitz berdeak.

Poema ezagunenak Manifestu atzeratua eta Poema beltzaren arbola dira. Liburuko hitzaurrean Bitoriano Gandiagak idatzi zuen Manifestu atzeratua kendu egin zutela zentsuraren beldurrez, ondoren argitaratu bada ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
  • Agirrebaltzategi, P. 2010: Azurmendi, B. Gandiagaren editore "iradokitzailea", Hegats, 45: 43-58.
  • Aizpuru, A. 2013: Suak erreko ez balu (I), hAUSnART, 3: 102-121.
  • Estankona, I. 2010: Artean gazte eta berde: Azurmendiren Hitz berdeak eta Manifestu atzeratua, Hegats, 45: 71-83.
  • Zulaika, J. 2020: Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko, Jakin, 237/38: 15-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.