Hondarrezko Basamortu Handia

Koordenatuak: 20°S 125°E / 20°S 125°E / -20; 125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondarrezko Basamortu Handia
Great Sandy Desert
Satelitezko irudia
Hondarrezko Basamortu Handia is located in Australia
Hondarrezko Basamortu Handia
Hondarrezko Basamortu Handia
Hondarrezko Basamortu Handia (Australia)
Eskualdea Australia
Koordenatuak20°S 125°E / 20°S 125°E / -20; 125
Eremua284.993 km²

Hondarrezko Basamortu Handia (ingelesez: Great Sandy Desert) Australiako ipar-mendebaldean dagoen 360.000 km² basamortua da. Mendebaldeko Australiako Mendebaldeko basamortuaren eskualdean kokatzen da, Pilbara eta Kimberley mendi harritsuen artean. Hego-ekialdean Gibson basamortua eta Mackay lakua, ekialdean Tanami basamortua eta hego-mendebaldean Dora lakua eta River Rudall Parke Nazionala ditu. Eskualdeak ia ez du biztanlerik.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta kostaldean ardi-borda bakarti batzuk egon, eskualdeko jatorrizko eta benetako biztanleak aborigeak dira: mendebaldean Martuak eta ekialdean Pintupiak. Hizkuntzalaritza arloan, guztiek mendebaldeko basamortuaren hizkuntzaz aritzen dute. XX. mendean zehar, biztanle askok Iparraldeko Lurraldeko Papunya bezalako erreserbak erbesteratuak izan ziren. Hala ere, azken urteotan batzuk itzuli dira Punmu bezalako komunitateak eratzeko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean zenbait mea daude: urre Telferren, kobre Niftyn eta uranio Kintyren.

Hondarrezko Basamortu Handia IBRA eskualdeetako bat da (Interim Biogeographic Regionalisation for Australia).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basamortua zeharkatzeko lehendabiziko europarra Peter Warburton zen, 1873an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]