Hone Tuwhare
| Hone Tuwhare | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kaikohe, 1922ko urriaren 21a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Maoria |
| Heriotza | Dunedin, 2008ko urtarrilaren 16a (85 urte) |
| Hobiratze lekua | Wharepaepae Urupa (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Otahuhu College (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa maoriera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta eta idazlea |
| Jasotako sariak | |
Hone Tuwhare (Kaikohe, Zeelanda Berriko Iparraldea, 1922ko urriaren 21a - 2008ko urtarrilaren 16a) poeta maori ospetsua izan zen.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hone Tuwhare Kaikohen jaio zen, Northlandeko eskualdean (Te Tai Tokerau maorieraz), Nga Puhi tribuaren barruan (hapu Ngati Korokoro, Ngati Tautahi, Te Popoto, Uri-o-hau). Maori Herriaren tradizioak ongi ezagutu zituen txikitatik.[1]
Ama hil ondoren, aita Aucklandera joan zen, eta han Hone lehen hezkuntzako eskolara joan zen. Maorieraz bakarrik hitz egiten zuen 9 urte izan arte, baina bere aitak, hizlari eta ipuin kontalari maoriarrak, idazketarekiko interesa piztu zion.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesez lirika eta antzerkia idatzi zuen Maori kulturako jatorrizko lehen poeta izan zen eta 1964an argitaratu zuen lehen poema-liburua, “No Ordinary Sun” izenburupean.[1]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an Poeta Laureatua izendatu zuten, eta 2003an Zeelanda Berriko Arteetako Fundazioaren Icon Saria jaso zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Rodriguez, Fito. (2024-02-18). Hone Tuwhare-ren ez ohiko eguzkia. (kontsulta data: 2024-02-18).
