Hormizd II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hormizd II.a
Hormizd ii.jpg
Sasandar Inperioko errege

302 - 309
Narses Armeniakoa - Adarnases
Bizitza
Heriotza 309
Hobiratze lekua Naqsh-e Rostam
Familia
Aita Narses Armeniakoa
Seme-alabak
Leinua Sasandar dinastia
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa Zoroastrismoa

Hormizd II.a[1] (persieraz: هرمز دوم‎; ? - 309) Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 302 eta 309 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narses Armeniakoaren semea zen. 302an koroatu zuten sasandar errege. Deus gutxi ezagutzen da haren erregealdiari buruz. Aitak ez bezala, manikeoak jazarri zituen. Iturri batzuen arabera, gasanida talde batek hil zuen ehizean zebilela; beste batzuek diotenez, sasandar magnateak ziren hiltzaileak[2].

Hormizd II.a hil ondoren, handikiek haren seme nagusia, Adarnases, hil zuten, erregealdi oso labur baten ondoren, jarrera krudela erakutsi baitzuen; beste semea, Hormizd, preso eduki zuten, eta tronua Hormizd II.aren ohaidearen seme Xapur II.arentzat gorde zuten. Beste bertsio batek dioenez, Hormizd II.aren lehen emaztearen semea zen Xapur II.a, eta amari koroa bat jarri zioten bulban haurdun zegoenean, umea errege bezala jaio zedin.

323an, Hormizd printzeak ihes egin zuen presondegitik, emaztearen laguntzarekin, eta babesa aurkitu zuen Konstantino I.a Handia erromatar enperadorearen gortean. 363an, Juliano Apostata erromatar enperadorearen armadan zerbitzatu zuen, Persiaren aurka; haren semeak erromatar gobernuko prokontsul izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hormizd II.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Narses Armeniakoa
Sasandar erregea
302-309
Ondorengoa
Xapur II.a