Horst Krüger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Horst Krüger
Bizitza
Jaiotza Magdeburg1919ko irailaren 17a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Frankfurt am Main1999ko urriaren 21a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Lantokia(k) Frankfurt am Main
Lan nabarmenak Q18535228 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoa radio documentary Itzuli
IMDb nm10547157

Horst Krüger (Magdeburgo, Alemania, 1919ko irailaren 17a - Frankfurt, Alemania, 1999ko urriaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturako eta Filosofiako ikasketak egin zituen Berlinen eta Friburgon. 1939tik 1940ra, kartzelan sartu zuten, eta, gerra amaitutakoan, kazetari gisa jardun zuen, eta Südwestfunkeko gau-programa bateko erredakzio-lanean, Baden-Badenen.

Saiakera eta kontakizunak idatzi ditu, munduan zehar egin dituen bidaietako esperientziak kontatuz. Esperientzia hori baliatzen du literaturaren bidez aleman herriaren nortasunari aurre egiteko. Bere bizi-ingurunetik abiatuta beti, hainbat gizarte- eta gobernu-mota erkatzen ditu Krügerrek, idealaren bila beti; horrela, eduki politikoko literatura-tradizioan sartzen du bere obra.

Lan aipagarrienak hauek ditu: Ost-West-Passagen (1975, "Sortaldeko eta Mendebaldeko pasarteak"); Tiefer deutscher Traum (1983, "Alemaniar amets sakona"); Stadtpläne (1967, "Hiri-planoak"); Fremde Vaterländer (1971, "Aberri arrotzak"); Spötterdämmerung (1981, "Sarkastikoen beheraldia") eta Kennst du das Land (1987, "Ezagutzen duzu herria"). Aurrerago Das zerbrochene Haus (1986, "Etxe hautsia") argitaratu zuen, iragan nazionalsozialistara egindako bidaia, faxismoak desegin zuen Berlingo familia burges txiki batean igarotako gaztaroa gogorazten duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]