Edukira joan

Magdeburg

Magdeburg
Magdeburg
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
AlkateaSimone Borris
Izen ofizialaMagdeburg
Jatorrizko izenaMagdeburg
Posta kodea39104–39130
Udalerri kodea15003000
Geografia
Koordenatuak52°07′54″N 11°38′24″E / 52.1315889°N 11.6399609°E / 52.1315889; 11.6399609
Mapa
Azalera201,01 km²
Altitudea64 m eta 50 m
MugakideakBörde District (en) Itzuli, Jerichower Land eta Salzlandkreis (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria244.494 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 122.944 (%50,3) (%49,7) 121.550 alt_right
Dentsitatea1.216 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0391
Hiri senidetuakHarbin, Brunswick, Le Havre, Radom, Sarajevo, Nashville, Zaporizhia, Pernik eta Daugavpils
MatrikulaMD
magdeburg.de

Magdeburg[1] Alemaniako Saxonia-Anhalt estatu federaleko hiriburua da, Elba ibaiaren ertzean kokaturik. Europako erdi aroko hiririk garrantzitsuenetakoa da. Jatorrian, nukleo anitzeko burgu bat izan zen. Oton I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehendabiziko enperadoreak agintaldiko zati gehiena hiri honetan eman zuen, eta katedralean lurperatu zuten.

Karlomagnok sortu zuen 805. urtean Magadoburg izenarekin, zeinak "gotorleku handia" esan nahi duen, eta 919. urtean harresiak jaso zituen magiar eta eslaviarren aurrean babesteko. X. mendean lortu zuen garrantzia, Oton I.a Handiaren agintaldian. Haren emazte Edith San Maurizio abade-etxe beneditarrean hilobiratu zuten. Abade-etxea gerora katedral bihurtuko zen. 968an sortu zen Magdeburgeko apezpikutza eta honek parte hartze handia izan zuen Elba ibaiaren ertzetan bizi ziren eslaviarren kolonizazio germaniarrean.

1035. urtean merkataritzarako eskubideak jaso zituen, Magdeburgeko eskubideak izenez ezagutzen direnak eta XIII. mendean Hansa Ligan sartu zen. Ordurako 20.000 biztanle zituen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiri handienetakoa zen. Elba ibaiari esker, Ipar Itsasoko herriekin harreman komertzialak eratu zituen, batez ere Flandriarekin.

Erreforma protestantea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magdeburgeko setioa 1631ean.

Martin Lutherrek hitzaldia eman zuen Magdeburgen eta herriak erreforma onartu zuen 1524 urtean eta Karlos V.aren aurkako borrokan murgildu zen. 1550-51. urtean enperadorearen soldaduen setioa gainditu zuen eta protestantismoaren gotorleku nagusi bihurtu zen. Lutherren idatziak inprimatu zituen lehenengo hiri handia bihurtu zen gainera. Matthias Flacius istriarrak ere bertan argitaratu zuen katolizismoaren aurkako panfleto famatua, zeinetan Erromatar Eliza Katolikoa "anti-kristoaren erresuma" zela esaten zuen.

Hogeita Hamar Urteko Gerran behin baino gehiagotan setiatu zuten. 1631. urtean Tillyko kondeak hartu eta erre egin zuen hiria (20.000 pertsona hil ziren). Gerraren ondoren 400 biztanle baino ez ziren gelditu Magdeburgen. 1680an Brandenburgeko Marka izenekoaren barruan sartu zen, Westfaliako Bakearen ondoren. 1806an frantziarrek hartu zuten, eta Westfaliako erresuma berriaren parte egin zuten, 1813ra arte. 1814an Prusiaren mende geratu zen, Saxoniako probintziaren barruan.

Bigarren Mundu Gerran britainiar aire armadak gogor bonbakatu zuen 1994ko urtarrilaren 16an. Gerra bukatzerakoan hiriak 340.000 biztanle zituen eta sobietarren okupazio eremuan gelditu zen, Ekialdeko Alemanian. Gerra aurreko eraikin gehienak eraitsi ziren, katedralaren inguruko hainbat etxe baino mantendu ez zirelarik. Alemania biak bateratzean Saxonia-Anhalt estatuaren hiriburu bihurtu zen.

2022ko zentsuaren arabera 241.517 biztanle zituen: 118.699 gizonezko (% 49,1) eta 122.815 emakumezko (% 50,9); 100 emakumeko 96,6 gizonezko zeuden. Biztanleen % 15,4 18 urtetik beherakoak ziren eta % 24,6 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 11,1 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 47,2 ezkongabeak ziren eta % 35,3 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[2]

Biztanleriaren tamainaUrtea050.000100.000150.000200.000250.000180018501900195020002050MagdeburgBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 118.703 gizon, 122.814 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
10.35
 
75+
 
15.75
10.31
 
65-74
 
12.60
19.90
 
50-64
 
20.03
11.67
 
40-49
 
10.42
15.53
 
30-39
 
13.33
7.02
 
25-29
 
5.70
8.59
 
18-24
 
7.99
2.55
 
15-17
 
2.16
8.38
 
6-14
 
7.15
2.94
 
3-5
 
2.52
2.77
 
0-2
 
2.36
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 84,8ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 14,7k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 0,6k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 87,8 beraiek etorritakoak ziren eta % 12,2 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[3]

Migrazio-jatorria

204.762
35.416
Migrazio-jatorririk gabe (204.762)Migrazio-jatorri osoa (35.416)Migrazio-jatorri partziala (1.339)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 145.934 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (111.389, % 76,3) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 72,52 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 5,75 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 6,7 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 18,4 jabeak okupatzen zituzten.[4]

145.934etxebizitza
72,52 m²batez besteko azalera
5,75 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

24.569
111.389
Jabetzan (24.569)Alokairuan (111.389)Aisialdikoa (172)Hutsik (9.798)
% 6,7hutsik dauden tasa
% 18,4jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (48.107). Etxebizitza gehienak 1919-1949 artean eraiki ziren (30.587); eraikin guztien % 91,3 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (77.422 etxebizitza).[4]

Gela kopurua

Gela bakarra4.968
2 gela18.009
3 gela48.107
4 gela47.410
5 gela18.673
6 gela5.252
7 gela edo gehiago3.515

Eraikuntza garaia

1919 aurretik26.251
1919-194930.587
1950-19598.071
1960-196914.626
1970-197922.394
1980-198914.621
1990-199916.682
2000-20096.463
2010-20152.747
2016 eta geroago3.485

Berogailu mota

53.909
77.422
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (53.909)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (11.119)Bloke-berogailua (Blockheizung) (1.955)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (77.422)Labe indibiduala (1.167)Berogailurik gabe (363)

Guztira 35.911 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (15.954, % 44,4). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (21.148).[4] Guztira 134.501 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (70.204, % 52,2).[5]

35.911bizitegi-eraikin
134.501etxegune

Eraikin mota

15.954
5.151
13.183
Etxe bakartua (15.954)Etxe atxikia (bikoitza) (5.151)Ilarako etxea (13.183)Bestelako eraikin mota (1.623)

Etxebizitza kopurua eraikineko

21.148
5.224
5.751
Etxebizitza bakarra (21.148)2 etxebizitza (2.097)3-6 etxebizitza (5.224)7-12 etxebizitza (5.751)13 etxebizitza edo gehiago (1.689)

Etxegunearen tamaina

70.204
40.266
13.331
Pertsona bakarra (70.204)2 pertsona (40.266)3 pertsona (13.331)4 pertsona (7.292)5 pertsona (2.161)6 pertsona (1.251)

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saxonia-Anhlateko Lantag
  • Magdeburgeko katedrala (Magdeburger Dom): San Maurizio abade-etxearen gainean eraiki zen 1209 eta 1520 artean. Ehun metroko altuera duten dorreekin Alemaniako katedral garaienetako bat da. Katedral gotikoa da.
  • Udaletxea (Rathaus): XIII mendean merkatua egiten zen lekuan eraiki zen 1698an udaletxea pizkundeko estilora.
  • Saxonia-Anhlateko Lantag: Germaniako Erromatar Inperio Santuko dieta biltzen zen eraikina da. 1724ko fatxada barrokoa dauka.
  • Magdeburgeko urezko zubia (Wasserstraßenkreuz): Europako ur bidezko zubirik luzeena dago Magdeburgen. 2003an eraiki zuten eta ia kilometro bateko luzera du.

Garrantzi handiko ibai-portua da, Elba ibaian, Alemania barneko ubide sarearekin loturik. Meatzaritzako gune aberats baten erdian dago, eta ondorioz industriak indar handia du, metalurgiak batez ere. Horrez gainera, industrian garrantzia dute kimikak, ehungintzak (kotoia), oinetakogintzak eta garagardogintzak. Erregaiak ere egiten dira.

Magdeburgeko kirol nagusia eskubaloia da. SC Magdeburgek Ekialdeko Alemaniako Eskubaloi Liga hamar aldiz eta beste behin Bundesliga irabazteaz gain Europako Txapelketan hiru aldiz izan da txapeldun.

Futbolean berriz 1. FC Magdeburgek 1974ean Europako Futbol Errekopa irabazi zuen.

  • Georg Philipp Telemann (1681-1767), musikagilea eta organista bertan jaio zen.
  • Tokio Hotel mundu mailan ezaguna den pop rock taldea bertan sortu zen 2001 urtean Devilish izenarekin, eta 2003an hartu zuen gaur egungo izena.

Magdeburgeko esperientzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otto von Guericke alemaniar fisikariak 1654an, garai hartan Alemaniako enperadorea zen Fernando III.a Habsburgokoaren eta Ratisbonako dietaren aurrean, Magdeburgeko Hemisferioak erabiliz eginiko hutsari buruzko esperimentu ospetsu bat burutu zuen. 1993an sortu zuten unibertsitateak Otto von Guerickeren izena darama.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magdeburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  3. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  5. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
Biztanleriaren tamainaUrtea050.000100.000150.000200.000250.000180018501900195020002050MagdeburgBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]