Hotaka-dake
Itxura
| Hotaka mendia | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Mount Okuhotaka (en) |
| Garaiera | 3.190 m |
| Prominentzia | 2.307 m |
| Mota | mendia |
| Isolamendu topografikoa | 87 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 36°17′21″N 137°38′53″E / 36.2892°N 137.6481°E |
| Honen parte da | 100 Famous Japanese Mountains (en) |
| Mendikatea | Hida mendiak |
| Estatu burujabe | |
| Japoniako prefekturak | |
| Japoniako hiri nabarmen | Matsumoto |
| Babestutako-eremua | Chūbu-Sangaku Parke Nazionala |
| Mendizaletasuna | |
| Lehen igoera | Gunji Abe (1906) |
| Ohiko bidea | Karasawa |
Hotaka mendia (japonieraz: 穂高岳, Hepburn: Hotaka-dake) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko mendia da, 3.190 metroko altuera duena, Japoniako hirugarrena. Chūbu-Sangaku Parke Nazionalaren barnean dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Takayama (Gifu) eta Matsumoto (Nagano) hirien arteko mugan dago, Japoniako Alpeetako Hida mendietan.
Hauek dira Hotaka mendiko 3.000 metrotik gorako tontorrak:
- Okuhotaka (奥穂高岳): Hotaka mendilerroko tontorrik altuena da, 3.190 metro dituena.
- Karasawa (涸沢岳): 3.110 metro.
- Kitahotaka (北穂高岳): 3.106 metro.
- Maehotaka (前穂高岳): 3.090 metro.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gunji Abe izan zen Okuhotaka tontorra igo zuen lehen mendizalea, 1906an izan zen. 1934 urtean Chūbu-Sangaku Parke Nazionala eratu zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hotaka mendia eta Azusa ibaia.
- Okuhotaka.
- Kitahotaka.
