Japoniako Alpeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Japoniako Alpeak
Hakubarenpou.JPG
Datu orokorrak
Mendirik altuena Kita-dake
Garaiera 3.193 m
Geografia
Koordenatuak 36° N, 137° E / 36°N,137°E / 36; 137Koordenatuak: 36° N, 137° E / 36°N,137°E / 36; 137
Herrialdea Japonia
Administrative regionChūbu
Japoniako prefeturakNiigata
Herrialdea Japonia

Japoniako Alpeak[1] (日本アルプス Nihon Arupusu?) Japoniako mendilerro nagusiak dira, Honshu uhartea zeharkatzen dutenak. Izena William Gowland arkitektoak jarri zien XIX. mendeko bigarren erdialdean, eta Walter Weston misiolariak zabaldu zuen.

Japoniako Alpeen 3 mendilerroak honako hauek dira: Hida mendiak (飛騨山脈) iparraldean, Kiso mendiak (木曽山脈) erdialdean eta Akaishi mendiak (赤石山脈) hegoaldean.

Badituzte 3.000 m baino altuagoak diren gainak, herrialdeko altuenak Fuji mendiaren ondoren. Altuenak Akaishi mendietako Kita-dake (3.193 m) eta Hida mendietako Hotaka-dake (3.190 m) dira. Naganoko prefekturan dagoen Ontake sumendia (3.067 m) erromesaldizko lekua da eta bitan izan ditu erupzioak berrikitan: 1979an eta 1980an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniako Alpeak Aldatu lotura Wikidatan