Huey P. Newton
Huey P. Newton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monroe, 1942ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Oakland, 1989ko abuztuaren 22a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Evergreen Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of California, Santa Cruz (en) Merritt College (en) Oakland Technical High School (en) San Francisco Law School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, filosofoa, soziologoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Pantera Beltza Alderdia Afro-American Association (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Pantera Beltza Alderdia |
Huey Percy Newton (Monroe, Louisiana; 1942ko otsailaren 17a - Oakland, Kalifornia; 1989ko abuztuaren 22a) estatubatuar aktibista politiko eta iraultzailea izan zen. Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia sortu zuen (Bobby Sealerekin batera), 1966.urtean. Bere ikasketak bukatu zituen (1980an) Kaliforniako Unibertsitatea Santa Cruzen filosofia sozialaren arloan, non doktoretza bat lortu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa eta nerabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Newton, Monroen (Louisiana) 1942 otsailaren 17an jaio zen. Armelia Johnson eta Walter Newtonek (bere gurasoek) beste zazpi anai-arreba izan zituzten, eta horietatik Newton gazteena zen. 1945ean, bera eta bere familia Oaklandera (Kalifornia) migratu zuten afroamerikar bigarren migrazioan, Estatu Batuetako Hegoaldetik – Estatu Batuetako mendebalde eta mendebalde ertainera. Bere familia txiroa zen eta askotan etxez aldatu izan behar zuten San Frantziskoko badia inguruan Newtonen gaztaroan. Hala ere, berak zioen bere familia oso bateratua zegoela eta inoiz ez zuela izan hotzik edo goserik. Oaklanden ikastetxean ikasten zegoenean, bera "beltzarana izateagatik lotsa sentitzeko hezi zutela" konturatu zen, eta horrela deskribatu zuen Revolutionary Suicide bere liburu autobiografikoan.
Oakland technical High School-ean graduatu zen 1959ean, irakurri jakin barik. Irakurtzen ikasi zuenean, Plantonen «Errepublika» liburu utopikoa, irakurri zuen lehenengo liburua izan zen. Gerora; Meritt College, San Francisco Law School eta Kaliforniako Unibertsitatea Santa Cruzen jarraitu zituen bere ikasketak batxiler gradua lortu zuenera arte, ondoren bere ikasketak jarraitu zituen eta doktoratua lortu zuen filosofia sozialean. Bere nerabe garaian, hainbat alditan atxilotu zuten irain txiki, bandalismo eta arma jabetzagatik.
Irakurri ikasi zuenean, guztia zalantzan jartzen hasi zen. Revolutionary Suicide bere autobiografian nerabeeraroko zalantza horiei buruz idatzi zuen: " Galdetzen nizkidan gauzen gehiengoa, nire familian eta komunitatean bertan gertatzen ari ziren garai horretan". Hau izan zen bere inplikazio aktibistaren hasiera gisa-eskubideen gudan. Hueyk behin "bere lege ikasketak hasi zituela kriminal hobea bihurtzeko, baina denbora galera izan zela bere interes txarrengatik" idatzi zuen.