Eurozentrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eurozentrismoaren adibide bat: munduko mapa honek Europa erdian eta "goian" erakusten du

Eurozentrismoa, Europa eta bere kultura zibilizazioren motorra eta erdigunea dela adierazten duen edozein jarrerari, eboluzioari loturiko ikuspegi intelektualari eta historiografikoari deitzen zaio. Ikuspegi honen arabera, Europako historia eta Historia Unibertsala gauza bera dira. Eurozentrismoa etnozentrismo mota bat da.

Eurozentrismoak (etnozentrismo gainerako formak bezala), aurreiritzi kognitiboa eta kulturala ere baden heinean, eskema kultural finko batzuek eragindako esperientzia historiko lineal baten existentzian sinisten du. Eskema kultural horiek Europako historiak emandakoak dira, eta hala, europarrak ez diren gainerako ibilbideak burutu gabeak edo traketsak kontsideratzen ditu[1].


Terminoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurozentrismo terminoa Samir Amin ekonomistak asmatu zuen 1988an[2]. Halere, Europa-zentriko (Europe-centric) adjektiboa XX. mendearen hasieran erabiltzen hasi ziren. Zehazki, Karl Haushofer idazle eskuindar alemanaren idazkietan agertzen da 1920ko hamarkadan, Ozeano Bareko geopolitikaren inguruan egin zuen lan batean (Geopolitik des pazifischen Ozeans, 1925).

Europar dominazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurozentrismoa Europako mendebaldeko esperientziaren araberako munduaren ikuskera da, non beste kulturen lepotik europarrentzat eta haien ondorengoentzat lortu diren abantailak edo etekinak, paradigma edo arau etikoekin justifikatzen den. Hala, europar kultura eta ezagutza lehenesten da eta besteen gainetik jartzen da. Horrela, Europaren gailentasun kultural eta teknologiko hegemonikoaren ikuskera honek, munduaren ikuskera distortsionatu eta partzial bat sortu dezake. Ikuskera horren arabera, garapenerako gizarte-eredu bakarra europarra da eta gainerako kulturak dominatzailea den horren kopia baino ez dute izan nahi.

Eurozentrismoaren bazterketa akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurozentrikoa ez den munduaren ohiz kanpoko ikuskera bat.

Enrique Dussel-ek azaltzen du XVIII. mendean, Europa Modernoak eta “barbaroak”, ibilbide historiko lineal bat asmatu zuela Antzinako Grezia, Erromatar Inperioa eta Europa Modernoa lotzen dituena. Ordutik, ibilbide hori kontakizun historikoaren oinarrizko eskema ideologiko gisa erabili izan da[3].

Historiaren ikuskera eurozentriko hori historiografiari eta soziologiari loturik joan da gaur egun arte, nahiz eta zenbait historialarik esfortzu handia egin, bereziki XX. mendean, giza esperientzia bere osotasunean ulertzen eta azaltzen[1]. Historialari modernoek adierazi ahal izan zuten XIV eta XV. mendeen arteko txinatar teknologia aurrerapenak europartzat hartu izan zirela iraganean. Hala, papera, iparrorratza, bolbora, inprenta modernoaren aurrekaria eta burdinurtu-galdategiak Txinan asmatu ziren Europan baino askoz lehenago. XX. mende amaierako ikerketek azaldu zuten oraindik ere Aro Modernoan Asia zela ekonomikoki munduan nagusiena. 1500 urtearen inguruan, Ekialde Ertainak, Indiak eta Txinak munduko ekoizpenaren %60a egiten zuten, eta 1800a baino zerbait lehenago, %80a. XVIII. mendean zehar, Indiako oihalak Frantziara eta Ingalaterrara estensiboki esportatzen ziren. Eta txinatar produktu industrial asko Amerika kolonialean zein Europan aurkitzen ziren XVII. mendea geroztik. Estimatzen da espainiarrek Ameriketan ateratako zilarraren %75a Txinan amaitu zuela bertako produktu manufakturatuen ordainean[4][5]. Europar Iraultza Industrialak soilik irauli zuen oreka hori, eta hori, konkista militarrekin loturik, europar potentziek Asiako zati handi bat kontrolatzera pasa ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Amin, Samir (1989). El eurocentrismo. Crítica de una ideología, Siglo XXI, ISBN 968-23-1525-5.
  2. Amin, Samir (1988): L’eurocentrisme.
  3. Dussel, Enrique (1995). "Europa, modernidad y eurocentrismo", Revista Ciclos en la Historia, la Economía y la Sociedad, Clacso.
  4. Robert B. Marks (2007): Los orígenes del mundo moderno, ed. Crítica, ISBN 978-84-8432-930-5
  5. John M. Hobson (2004): Los orígenes orientales de la civilización de occidente, ed. Crítica, ISBN 84-8432-718-3

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]