Humberto Delgado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Humberto Delgadoren erretratua.
Humberto Delgadoren estatua (Porto)

Humberto da Silva Delgado (Boquilobo, Portugal, 1906ko maiatzaren 15a - Villanueva del Fresno, Badajoz, Espainia, 1965eko otsailaren 13a) militar eta politikari portugaldarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demokrazia ezartzearen aldeko eta Errepublikako lehendakarigai izan zen 1958. urtean. Oliveira Salazarren gobernuak galarazi egin zion hauteskunde-kanpaina amaitzea, eta armadatik baztertu zuen handik urtebetera ekintza politiko subertsiboak antolatzen zituela salaturik. Brasilen erbesteraturik egon ondoren, 1965. urtean Espainiara hurbildu eta Portugalgo Polizia Politikoak harrapatu zuen. Villanueva del Fresnon hil zuten, Portugalgo mugatik hurbil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humberto Delgado Aldatu lotura Wikidatan