Hungariako Langileen Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hungariako Langileen Alderdia
Magyar Munkáspárt
Presidentea Gyula Thürmer
Sorrera 1989ko azaroaren 17an
Egoitza nagusia Budapest
Ideologia politikoa Marxismo-Leninismo
Komunismo
Sozialismo
Internazionalismo
Nazioarteko afiliazioa Alderdi Komunisten eta Langileen Nazioarteko Topaketa
Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
www.munkaspart.hu
Hungariako Langile Alderdi Sozialistaren bereizketa.

Hungariako Langileen Alderdia (hungarieraz: Magyar Munkáspárt) 1989an sortutako Hungariako alderdi politikoa da, Hungariako Langile Alderdi Sozialistatik bereizia. Kapitalismoaren aurka azaldu da beti, eta erregimen-aldakuntzaz geroztik ez du ordezkaririk Hungariako Biltzar Nazionalean lortu. Mugimendu antiinperialistan gogotsu parte-hartzen du. Alderdiaren agerkariak A Szabadság du izena.

Alderdiaren izenaren laburdura Langile Alderdia (Munkáspárt) da. 1989tik 1993 arte bereizi zen alderdiaren izena hartu zuen, Hungariako Langile Alderdi Sozialista (Magyar Szocialista Munkáspárt), hain zuzen. 1993tik 2005ra arte alderdiak arte egun laburduratzat duen izena, Langile Alderdia, hartu zuen. 2005etik 2013 arte Hungariako Langile Alderdi Komunista izena izan zuen. Izan ere, Fidesz-Hungariar Hiri Batasunaren gobernuaren komunisten aurkako errepresio politikaren ondorioz; komunista, sozialista, askapen etab hitzen gainean debekua ezarri zuen.

Hungariako Langileen Alderdia Hungaria NATOn eta beste erakunde militarretan sartzearen aurka dago. 1996an, alderdiak herrialde osotik sinadura-bilketa antolatu zuen Hungaria NATOn sartzea bozkatuko zen erreferendumera deitzeko. Azkenean, erreferendumera deitu zen eta "bai" aukera herrialdea NATOn sartzea irabazi zuen.

Alderdiak atzerrian dauden hungariar tropak atzera ekar ditzaten hainbat kanpaina antolatu ditu, baita Hungariako Estatuaren gastu militarrak txikiagotzeko ere. Hungariako Langileen Alderdiak NATOk Jugoslavian Slobodan Miloševićen aurka egindako kanpainen aurka eta 2003ko Irakeko inbasioaren aurka azaldu zen.

Kanpo-politikan honako hau aldarrikatzen dute:

  • Konponbide baketsua eta justua Ekialde Ertaineko krisiari, aurrerabidean dauden arabiar herrialdeen alde.
  • Mundu osoko herrialdeekiko harreman onetan oinarritzen den kanpo-politika. Horiez gain, Hungariako Gobernuaren politikak gaitzesten ditu, politika ofizialak Japonia, Errusia, Txinako Herri Errepublika eta arabiar herrialdeak baztertzen duela aldarrikatzen du.
  • Europar Batasunarekiko irteera.

2006ko Hungariako legegintza-hauteskundeetan botoen %0,41 lortu zuen. 2009an, Hungariako Langileen Alderdia Europar Ezker Alderdia utzi zuen.

Hauteskunde-emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1990: % 3,68
  • 1994: % 3,18
  • 1998: % 3,95
  • 2002: % 2,16
  • 2006: % 0,41
  • 2010: % 0,11
  • 2014: % 0,58

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]