Edukira joan

Iñaki Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Garmendia
Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1944
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzkoitia2019ko urtarrilaren 12a (74/75 urte)
Jarduerak
Jardueraktrikitilaria
Izengoitia(k)Laja

Iñaki Garmendia Laja (Azkoitia, 1944 - Azkoitia, 2019ko urtarrilaren 12a) gipuzkoar trikitilaria izan zen. Ramon Zubizarreta Landakanda pandero pandero jotzailearekin batera, Laja eta Landakanda bikotea osatu zuten urte askoz. 2002tik aurrera, berriz, Laja eta Mikel bikotean jo zuen eskusoinu txikia. Trikitia molde klasikoan jotzeko ereduaren ordezkari agerikoenetako bat izan arren, maite zuen belaunaldi berriek ekarritakoa ere.[1]

Landakanda (Zubizarreta)[2] Lajarekin grabatutako diskei buruz (Ahotsak.eus proiekturako)

Iñaki Garmendia Azkoitiko Laja baserrian jaio zen 1944an. Aita trikitilaria zuen eta, hari adituta, mutil koskorra zela hasi zen eskusoinu txikia jotzen.[3] Elgeta-rekin ikasi zuen ondoren.[1] Solfeoa, aldiz, Azpeitiko bandako zuzendariak irakatsi zion.[3] Gazterik hasi zen erromerietan jotzen. Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzailearekin bikotea osatuta ibili zen plazaz plaza anitz urtez, eta, hark jotzeari utzi zionean, Mikel Alustiza lagun hartuta. Baita beste hainbatekin ere han-hemenka. Ibilbide luze eta oparoa izan zuen, bai erromerietan, bai txapelketetan; izan ere, zazpi aldiz irabazi zuen Loiola Irratiak antolatutako lehiaketa. 2019ko urtarrilaren 6an, ondoezik sentitu zen Aristerrazuko erromerian (Aia, Gipuzkoa) eta, ospitalean astebete eman ondoren, urtarrilaren 12an zendu zen.[1]

Laja eta Iturbide

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laja eta Landakanda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Trikitixa, 1977, IZ.
  • Laja eta Landakanda, 1981, IZ.
  • Pepe Yanciren omenez, 1986, IZ.
  • Gure oroitgarri, 1994, IZ.

Laja eta Mikel

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eguzki begi, 2002, Elkar.
  • Non zuztarra, han adarra, 2009, Elkar

Laja, Eguren eta Ziolar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Azken jazzbana, 2005, Elkar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Sarasola, Ainhoa. Bizi osoa trikitia hartuta. Berria egunkaria, 2019ko urtarrilak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. «Grabatutako diskoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
  3. a b Harana, Miel Anjel; Landa, Josu. Laja Ta Landakanda, Trikitilariak Egia Esanda. Argia aldizkaria, 1983ko maiatzak 22, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.