Edukira joan

Iñaki Segurola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Segurola

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1962ko martxoaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko apirilaren 15a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta lexikografoa

Literaturaren Zubitegia: 701

Iñaki Segurola Amutxastegi (Azpeitia, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 8a - 2022ko apirilaren 15a[1][2]) euskal idazle, filologo, hiztegigilea[3] eta iritzi emailea izan zen.[4][5][6][7] Orotariko Euskal Hiztegiaren proiektuan lan egin zuen 1990eko hamarkadatik,[8] eta baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere.[9][10]

Hiztegigintza izan zen bizitzan zehar gehien landu zuen esparrua: 1990eko hamarkadatik Orotariko Euskal Hiztegian, 2010etik Euskararen Hiztegi Historiko-Etimologikoan, eta azken bi urteotan Euskara Institutuaren Egungo Euskararen Hiztegian.[11]

Iritzi-emailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazio ugari egin zituen zenbait hedabidetan, idatziz eta ahotsez (Euskadi Irratia, Uztarria, Kontrako Eztarrixe irratia...),[11] eta bereziki nabarmendu zen arlo honetan.

"Mihi aske, zirikatzaile eta probokatzaile" definitu izan da bere jarduna.[12] «Zornea ateratzeko» joera zuela onartzen zuen berak: «Nire edo gure modukoei dagokiguna hori da: gauza txarrak edo gustatzen ez zaizkigunak astintzea edo auzitan jartzea». Inguru jakinetara ez mugatzekoa ere bazen: «Ni sekula ez naiz oso ondo ezkondu zerbait jakina izan behar horrekin, sekta bakar batekoa izatearekin. Uste dut hobe dela dozena erdi bat sektatakoa izatea».[13]

Liburugintzaren eta literaturaren alorrean ere ekarpenak egin zituen.[11]

Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania) izan zen bere lehen saiakera. Irratirako hainbat urtez egindako kolaborazioen antologia bat argitaratu zuen 2008an, Nere gorringotik (Alberdania), eta lau urte geroago aforismo moduko pentsamendu eta komentarioen bilduma bat ere kaleratu zuen, Arrazoia ez dago edukitzerik (Alberdania). Sed quia sua (Erein) izan zuen hurrengo lana, 2020an.[11]

Koiteretzia eleberrian fikziora jo bazuen ere, hemen ere saioaren eremua landu zuen batik bat, ildo sakon eta aberatsetan landu ere. Hizkuntza bereziki, eta haren hari eta ertzen bitartez bizitza, heriotza eta gure bizimodu eta jarduna bere prisma beti partikular eta zorrotzetik eta bere estilo are partikularragoan jorratu zituen saiakera-lan eta artikuluetan.[11]

Hil osteko Ganorexia (2022, Alberdania) saiakera izan da bere azken lana.

« Tamaina

Bada gauza guztietan neurri bat. Tamaina bat. Hori gazteak ez daki, eta umeak ere ez. Helduek eta zaharrek ba omen dakite, nahiz maiztxo atzentzen zaien.

Bada tamaina bat jan-edanean; bada tamaina bat bakardadeari emandako denboran eta orobat lagunarteari emandakoan; pertsona edo lagun hurko bakoitzarekiko egonak edo ibiliak tamaina bat du, zeinaren azpitik hurko hori desiragarri biziegia bihurtzen den, eta gainetik, aldiz, aspergarri hutsa; badu tamaina bat kalezuloko ibiliak, eta etxezuloko egonak ere badu berea; bada hein bat erudizio edo informaziorako, eta bada hein bat ezjakintasunerako; tamaina bat dute edozelako atxikimenduek eta beste bat hoztasun edo moztasun loturazkoek. Zertarako ez dago tamaina edo neurri bat?

Behin kimikari bat mintzatu zitzaidan zianuroaren zaporeaz. Probatua zeukala esan zidan, eta neurri, tamaina edo kopuru batetik behera ez zuela deus egiten. Beste egun batean ohartu nintzen itotzea uraren gaindosia besterik ez dela, eta egun horretan bertan irakurri nuen ur bila zebiltzala Marten, zeren uste baitute hori dela han “bizia” egotearen seinale garbiena. Beraz, zianuroaren tamaina heriotzaren eta deusezaren artean legoke, eta urarena, berriz, biziaren baliokide izatearen eta heriotzaren –hiltze-moduen– aurpegi ezagunenetakoa izatearen artean. Atera nuen ondorioa on-gaitzetatik haratago edo honatago kokatzen zen: ez dago gauza onik edo txarrik, dena tamaina-kontua denez gero.

Heldu edo zahar askotxori entzungo diogu horixe (“dena tamaina-kontua da”) dela bizitzak eman dion irakaspen garbiena eta, zenbaitentzat, bakarra, edo garbi bakarra. Eta orobat entzungo diegu dena tamaina-kontua dela jakitea oso garrantzizkoa dela.

Helduok, zaharrok (neuretzat ere ari naiz): ondo pentsatzen jarrita eta ibilita, niri orain iruditzen zaidana da hori oso garrantzizkoa izan daitekeela, baina agian ez dela oso funtsezkoa.

Tamaina edo neurria zer da, azken buruan? Hauxe: “gehiegia gehiegi da eta gutxiegia gutxiegi da.” Ederki. Eta zenbaterainoko funtsa du horrek? Hainbeste erakusten al digu?

Dena tamaina kontua omen da. Ez da ba estilo kontua izango?

»

—Iñaki Segurola (Ganorexia) Moldatua[14]


Eleberri dialogikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Euskadi irratia - Arratsean[17] eta Amarauna[18] (2015-2022) ehundik gora iritzi zutabe.
  • Hankak Lurrin - Kontrako Eztarrixe (2013-2022) 188 saio.[19]
  • Botere guztia biribilguneei - KKinzona irratia (2020-2022) 25 saio.[20]

Iritzi zutabeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rey Gorraiz, Uxue. «Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urterekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  2. «Iñaki Segurola Amutxastegi - Hire lagunek, bat izen ezik. - Eskela - Eskelak» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  3. Euskaltzaindia, Komunikazioa eta irudia. «Segurola Amutxastegi, Iñaki» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).
  4. Lakarra, Joseba. «Iñaki Segurolaren heriotzan» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  5. Iturbe, Arantxa. «Juxtu gaurkoa al huen?» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  6. Eizagirre, Estitxu. «Iñaki Segurola Amutxastegiri agurra» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  7. Eneko Ibarguren Agirre. «Non zeudek besarkadak - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  8. «"Jada ez gara gai hizkuntza bizi bat transmititzeko"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  9. ·, Joseba Lakarra-Julen Manterola- Iñaki Segurola. (2019). «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  10. «Iñaki Segurola, persona non-Greta» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  11. a b c d e «Iñaki Segurola. In memoriam - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  12. Lasa, Xabier. «Gutarrismoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  13. Ansa, Itziar Ugarte Irizar-Mikel P.. «Azken agur sentitua eman diote Iñaki Segurolari Azpeitian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  14. Segurola, Iñaki. (2022). «Ganorexia» EHU - Unibertsitate sarbide-proba · 2023.
  15. «Podcast Audioa: Iñaki Segurola Amutxastegi: Nire alde hitz egiteko zailtasunak ditut. EITB podkast.EITBpodkast | Perlak» EITB 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  16. Imaz, Andoni. «'Ganorexia' aurkeztu dute, Iñaki Segurolaren hilondoko liburua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  17. «Iñaki Segurola hatsaz, arimaz eta argiaz, Jainkoaz» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  18. «Iñaki Segurolaren iritzi tartea Euskadi Irratiko Amarauna saioan | EITB saioa Euskadi Irratia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  19. «Hankak lurrien Archives» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  20. «Botere guztia biribilguneei Archives» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  21. Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  22. Iñaki Segurola | 31 eskutik. (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  23. «Iñaki Segurola - Komunitatea - uztarria.eus» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  24. «Iñaki Segurola» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  25. «Iñaki Segurola – Independentea» independentea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]