ISO espazio teleskopioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
ISO
Iso lsw flight spare.jpg
ISO teleskopioaren LWS tresna
Informazio orokorra
Erakundea ESA
Kontratista nagusiak Aérospatiale (gaur egun Thales deitua)
Jaurtiketa data 1995eko azaroaren 17
Jaurtiketa lekua Kourou
Jaurtigailua Ariane 4 4P
Misioaren iraupena 28 hilabete eta 22 egun
Lurrerako itzulera 1998ko maiatzeren 16an suntsitua
Masa 2498 kg
Orbita-mota Eliptikoa
Orbita-periodoa 24 ordu
Diametroa 60 cm
Foku-distantzia 900 cm, f/15
Tresneria
ISOCAM Kamera
ISOPHOT Fotopolarimetroa
SWS Gorputz hotzen tenperatura aztertzeko
LWS Ikerketa espektroskopikoentzat

Infragorrizko behatoki espaziala, (Infrared Space Observatory, ISO, ingelesez) infragorrizko behaketak egiteko diseinatu zen espazio teleskopioa da. ESA agentziak gidatutako proiektua da, ISAS (gaur egun JAXA japoniar espazio agentziaren barnean dago) eta NASAren laguntzarekin. Proiektua 1979an proposatu zen baina 1995eko azaroaren 17raino ez zen orbitan ezarria izan, orbitan ezartzeko, Kourouen aireratu zen Ariane 4 4P deritzon ibilgailu bat erabili zen. 1998ko maiatzaren 16an misioa amaitu zen, espazio teleskopioa atmosferara bidali zutelako bertan deusezteko. Espazioan egon zen bitartean, ordura arte bidali zen espazio teleskopiorik onena zen infragorrien arloan.

Tresneria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teleskopioak helio likidoaren bidezko hozte-sistema bat zuen, 0.6m-ko ispilu nagusi bat edukitzeaz gain. Ispilu nagusiak lau tresnari argia bidaltzeko ahalmena zuen, piramide itxurako beste ispilu bati esker, aipatutako lau tresnak ondorengoak zirenː

  • ISOCAMː 2.5 mikretatik 18 mikretaraino eraginkorra zen infragorrizko kamera.
  • ISOPHOTː 2.5 eta 240 mikren artean eraginkorra zen fotopolarimetro bat, zero absolututik hurbil zeuden gorputz izoztuak aztertzeko gai zena.
  • SWS (Short-Wave Spectrometer)ː 2.4 eta 45 mikren arteko objetuak behatzeko gai zen espektometroa. Objektu oso hotzen osaera kimikoa aztertzeko ere balio zuen.
  • LWS (Long-Wave Spectrometer)ː 45 eta 197 mikren artean eraginkorra zen espektometroa. Objektu hotzen ikerketa espektroskopikoa burutzeko diseinatuta, adibidez, espazio hurrunean dauden hautsezko hodeiak aztertzeko balio zuen.

Teleskopio honen bizitza mugatuta zegoen, barnean zuen helio likidoa behar-beharrezkoa baitzuen bere burua mantentzeko. 2286 litro helio likido sartu zizkioten 18 hilabete iraungo zituela pentsatuz, azkenean 28 hilabete iraun zituen. Teleskopio honek eman zizkugun datu batzuk, oraindik ere aztertzen ari dira zientzialariak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infragorriz dabiltzan beste espazio teleskopio batzukː

Espazio teleskopio ospetsuakː

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISOren webgune ofiziala (Ingelesez)