Ibabe Beristain
| Ibabe Beristain | |
|---|---|
Iholdi Beristain eta Ibabe Beristain (2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ibabe Beristain Martínez |
| Jaiotza | Portugalete, 1996ko irailaren 16a (29 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Asti Leku Ikastola 2014) Euskal Herriko Unibertsitatea (2014 - gradu : medikuntza |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikaria eta dantzaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Elai-Alai Kultur Elkartea Emaiok Euskara Taldea |
Ibabe Beristain Martínez (Portugalete, Bizkaia, 1996ko irailaren 16a) euskal dantzari eta musikaria da.
Euskal dantzari bezala, hainbatetan suertatu da Bizkaiko Aurresku Txapelketen irabazle, baita beste dantza txapelketen irabazle ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaleten jaio zen 1996 urtean. Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Batxilergoko ikasketak. Ohorezko Matrikula Saria lortu zuen Batxilergoan (2014). Ondoren, Medikuntza gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
Asti Lekun zegoela, Emaiok Taldearen kide izan zen, ikastolako euskara taldea, beste kideekin batera, horien artean, Asier Alcedo bertsolaria.
Txikitatik euskal dantza eta euskal musikan trebatua da Beristain. Portugaleteko Elai-Alai Kultur Elkartea dantza taldearen kide izan da txikitatik. Hanbait euskal dantza emanaldietan eta lehiaketetan parte hartu izan du.Ezkaixe dantzari taldearen partaidea izan da. [1][2] 2009,2010, 2011eta 2012. urtetan Bizkaiko Aurresku Txapelketan emakume gaztetan irabazle izan zen, eta 2013, 2014, 2015 eta 2018. urtetan Bizkaiko Aurresku Txapelketan emakume nagusitan irabazle ere izan zen. 2015. urtean neskak gazte mailan bere ahizpa Iholdi Beristainekin batera.[3] 2011, eta 2012. urtetan 35. eta 36. Euskal Herriko dantza suelto txapelketetan parte hartu zuen (Oihan Martínezekin batera) [4][5][6] [7]
Dantzaz aparte, pandero, txaramelak, goilareak, txistua, Txirula, kitarra eta alboka jotzen ditu Beristainek. Musikari bezala Zango Dantza plaza taldean partaide izan da. 2022 urtetik emanaldi musikatu batean aritzen da bere ahizpa Iholdi Beristainekin batera, euskarari buruzko bakarrizketa musikatu bat.Honekin batera "Etzigarriak" proiektuan gazteak eta euskararen etorkizunaz abesten dute.[8][9][10]
Dantza txapelketak (irabaziak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009, 2010, 2011 eta 2012. Urtetan emakume gazte Bizkaiko Aurresku Txapelketa
- 2013, 2014, 2015 eta 2018. Urtetan emakume nagusi Bizkaiko Aurresku Txapelketa.
- 2013, 2014. Urtetan Urduñako Aurresku Txapelketa.
- 2012, 2013 eta 2016. Urtetan Igorreko Aurresku Txapelketa.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaleten bizi da. Bere ahizpa Iholdi Beristain abeslaria da. Bere aita Román Beristain irakasle eta euskaltzalea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Haizea Hormaetxea y Lander Campos ganan el Campeonato de Jotas de Leioa | Kultur Leioa. (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ «Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrak txapeldun - Hernani» Kronika.eus (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Portero, A.. (2010-09-08). «Urduliz y Ondiz retoman hoy sus fiestas patronales» Deia (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aurresku txapelketa | Kultur Leioa. (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ «Euskadiko dantza suelto txapelketatik esku hutsik itzuli dira bergararrak - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2012-10-10). «Una docena de parejas compiten este domingo en el XXXVI Campeonato de Baile de Euskal Herria en Segura (Gipuzkoa)» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ «Jaien bigarren asteari ekin dio gaur Ondizek - Leioa - 2015-09-07» Hiruka.eus (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ «Iholdi eta Ibabe Beristain: Gaztea, euskara eta beste piztia mitologikoak» EITB 2022-12-12 (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ «"Euskararen etorkizuna irudikatzeko asmoz sortu da Etzigarriak proiektua" - Laudio» Aiaraldea.eus (kontsulta data: 2023-04-02).
- ↑ Euskalgintza, Aiaraldeko. (2022-12-19). «Aiaraldeako gazteak euskararen inguruan mintzo» Euskararen normalizazioan beste urrats bat. (kontsulta data: 2023-04-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 201207280201 Ibabe Beristain eta Oihan Martinez, Algortako XII. Jota Txapelketan. 21277. (Txoko Musikala, Youtube)
- 23150 Oihan Martinez eta Ibabe Beristain, 2012an, Segurako 36. Dantza Txapelketan.Txoko Musikala, Youtube