Edukira joan

Ichthyostega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ichthyostega
goi devoniar
Ichthyostega
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
FamiliaIchthyostegidae
Generoa Ichthyostega
Azpibanaketa
  • I. stensioei
  • I. watsoni
  • I. eigili
  • I. kochi
Datu orokorrak
Luzera1,5 m
AurkitzaileaGunnar Säve-Söderbergh

Ichthyostega (antzinako grezieraz: ἰχθύς, ikthús, "arrain" eta στέγη (stégē), "teilatua") tetrapodomorfoen barruko animalia genero iraungi bat da. Gaur egungo Groenlandian bizi ziren Devoniar garaian. Denbora luzez, ezagutzen zen lau hankako ornodunik zaharrena zen, eta ezagutzen zen lehenengoa lehorrean gorputzaren pisuari eusteko moldaketak zituena. Ichthyostegak birikak zituen eta paduratan ibiltzeko gaitasuna ematen zizkioten hankak. Maiz tetrapodo gisa sailkatzen bada ere, ziurrenik zehatzagoa da Stegocephalia barruan edo oinarrizko tetrapodo gisa sailkatzea. Era berean, bizitza anfibioa bazuen ere, ez da, zentzu hertsian, gaur egungo anfibioen taldeko gisa, gaur egungo anfibio guztiak Triasikoan sortu zen Lissamphibia taldearen ondorengoan baitira.

XX. mendean beste estegozefalo batzuk aurkitu ziren arten, Ichtyostega trantsizio fosil gisa ikusten zen, arrain eta tetrapodoen arteko lotura, bien ezaugarriak baititu. Oraindik aurreko oinak ez dira aurkitu[1], baina atzekoek zazpi behatz zituzten[2]. Gaur egungo ikerketek ondorioztatu dute bere mugimenduak antza handiagoa zuela foka batekin uhandre batekin baino[3][4].

2012an argitaratutako zuhaitza honakoa da[5]:

Elpistostegalia

Panderichthys

Tiktaalik

Elpistostege

Stegocephali

Elginerpeton

Ventastega

Acanthostega

Ichthyostega

Whatcheeriidae

Colosteidae

Crassigyrinus

Baphetidae

Tetrapoda koroa-taldea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Hall, Brian K.. (1998-09-30). Evolutionary Developmental Biology. Springer Science & Business Media ISBN 978-0-412-78580-1. (kontsulta data: 2025-12-12).
  2. ↑ (Ingelesez) Coates, M. I.; Clack, J. A.. (1990-09). «Polydactyly in the earliest known tetrapod limbs» Nature 347 (6288): 66–69.  doi:10.1038/347066a0. ISSN 0028-0836. (kontsulta data: 2025-12-12).
  3. ↑ (Ingelesez) Pierce, Stephanie E.; Clack, Jennifer A.; Hutchinson, John R.. (2012-06). «Three-dimensional limb joint mobility in the early tetrapod Ichthyostega» Nature 486 (7404): 523–526.  doi:10.1038/nature11124. ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2025-12-12).
  4. ↑ (Ingelesez) Society, National Geographic. «Evolutionary Flop: Early 4-Footed Land Animal Was No Walker?» National Geographic (kontsulta data: 2025-12-12).
  5. ↑ (Ingelesez) Swartz, Brian. (2012-03-20). Farke, Andrew A. ed. «A Marine Stem-Tetrapod from the Devonian of Western North America» PLoS ONE 7 (3): e33683.  doi:10.1371/journal.pone.0033683. ISSN 1932-6203. PMID 22448265. PMC 3308997. (kontsulta data: 2025-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]