Icíar Bollaín
Icíar Bollaín | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Icíar Bollaín Pérez-Mínguez |
Jaiotza | Madril, 1967ko ekainaren 12a (57 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Icíar Bollain Pérez-Mínguez (Madril, 1967ko ekainaren 12a) madrildar aktorea eta zinema-zuzendaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Icíar Bollaín Pérez-Mínguez ingeniari aeronautiko baten eta musika irakasle baten alaba da. Marina izeneko ahizpa bikia du.[1] 15 urterekin egin zuen debuta aktore gisa, eta urtebete geroago, 16 urte zituela, Víctor Erice bizkaitar zinema-zuzendari ospetsuak aukeratu zuen El sur izeneko lehen filmaren protagonista izateko. Handik aurrera, hainbat film luze, Miguel Servet, la sangre y la ceniza telebista-seriea eta opera bat egin zituen. Arte Ederretan matrikulatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta handik denbora batera ikasketak utzi zituen, zineman aritzeko.[1][2] Pintura inpresionistaren zalea da eta erretratuak margotzea gustatzen zaio.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991aren hasieran, La Iguana Ekoiztetxea sortu zuen, Santiago García de Leánizekin eta Gonzalo Tapiarekin batera, eta zuzendaritzarako lehen urratsak eman zituen harekin. Baja corazón (1993) eta Los amigos del muerto (1994) izan ziren lehen lanetako batzuk. La Iguana ekoiztetxeak sortu zenetik ia hogei film ekoitzi ditu.
1995ean, Icíarrek bira bat egin zuen bere ibilbidean, Ken Loach errealizadorearekin, zeinekin Tierra y libertad lanean lan egin zuen (1995), La canción de Carla (1996) filmatzen ari zela, zuzendari ingelesari eta haren lanari buruzko liburu bat idazteko, Ken Loach, un observador solidario, 1996an El País-Aguilar argitaletxeak argitaratu zuena.
Cartelera Turia aldizkariak 1992ko Espainiako Aktore Onena izendatu zuen eta 1993an Espainiako Irrati Nazionalaren II. Milurteko Ojo Crítico izeneko Saria. Ciudad de Cuenca saria ere jaso zuen, II. Zinemaldian egindako 'Mujeres en Dirección' ibilbidearengatik. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da. 2006an, beste zinemagile batzuekin batera, CIMA sortu zuen (Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartea ), eta orduz geroztik Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Zuzendariak uste du zinea oso tresna ahaltsua dela gizartea aldatzeko eta berdintasun handiagoko gizartea sortzeko.[3]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Laverty gidoilari eskoziarraren bikotekidea da, Ken Loachen filmetako ohiko gidoilaria. Lurra eta askatasuna filmatzen ari zirela ezagutu zuen, eta hiru seme-alaba ditu.[4]
Aktore lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Sur (Víctor Erice, 1983)
- Las dos orillas (Juan Sebastián Bollaín, 1986)
- Al acecho (Gerardo Herrero, 1987)
- Mientras haya luz (Felipe Vega, 1987)
- Malaventura (Manuel Gutiérrez Aragón, 1989)
- Venecias (Pablo Llorca, 1989)
- El mejor de los tiempos (Felipe Vega, 1990)
- Doblones de a ocho (Andrés Linares, 1990)
- Sublet (Chus Gutiérrez, 1991)
- Un paraguas para tres (Felipe Vega, 1992)
- Entretiempo (Santiago García de Leániz, 1992)
- Dime una mentira (Juan Sebastián Bollaín, 1993)
- Tocando fondo (José Luis Cuerda, 1993)
- Jardines colgantes (Pablo Llorca, 1993)
- Land and Freedom (Ken Loach, 1994)
- El techo del mundo (Felipe Vega, 1995)
- Menos de cero (Ernesto Tellería, 1996)
- Niño nadie (José Luis Borau, 1997)
- Subjudice (Josep María Forn, 1997)
- Leo (José Luis Borau, 2000)
- Sara, una estrella (José Briz Méndez, 2002)
- Nos miran (Norberto Pérez Amado, 2002)
- La balsa de piedra (George Sluizer, 2003)
- La noche del hermano (Santiago García de Leániz, 2005)
- Rabia/ Amorrua (Sebastián Cordero, 2010)
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Polvo enamorado (Javier López Izquierdo, 1990)
- 24 mentiras (2012)
Zuzendari lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Pelikula | Oharrak |
---|---|---|
1995 | Hola, ¿estás sola? | |
1999 | Flores de otro mundo | Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Asteko film onena |
2003 | Te doy mis ojos | Film onenaren Goya saria |
2007 | Mataharis | |
2010 | También la lluvia | Film onenaren CEC domina |
2011 | Katmandú, un espejo en el cielo | |
2016 | El olivo | |
2018 | Yuli | |
2020 | La boda de Rosa | |
2021 | Maixabel | |
2024 | Soy Nevenka | Donostiako Zinemaldian aurkeztua[5] |
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baja, corazón (1993)
- Los amigos del muerto (1994)
- Amores que matan (2000). Te doy mis ojos Filmaren kimua.
- Viajes con mi abuela (2002)
- ¡Hay motivo! (segmento Por tu propio bien, 2004)
- 1, 2, 3... CASA (2012)
- Hazte extranjero (2013)
Musika-bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Romper "Dramas y Caballeros", diskokoa, Luis Ramirorena (2009)
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- En tierra extraña (2014)
Idazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ken Loach, un observador solidario. Madrid, El País-Aguilar, 1996.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goya Sariak
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Zuzendari berri onena | Hola, ¿estás sola? | Izendatua |
1999 | Jatorrizko gidoi onena | Flores de otro mundo | Izendatua |
2000 | Aktore onena | Leo | Izendatua |
2003 | Zuzendari onena | Te doy mis ojos | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Irabazlea | ||
2007 | Zuzendari onena | Mataharis | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2010 | Zuzendari onena | También la lluvia | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2011 | Egokitutako gidoi onena | Katmandú, un espejo en el cielo | Izendatua |
2020 | Zuzendari onena | La boda de Rosa | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2021 | Pelikula onena | Maixabel | Izendatua |
Zuzendari onena | Izendatua | ||
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua |
- Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren dominak
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
2003 | Zuzendari onena | Te doy mis ojos | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Irabazlea | ||
2007 | Zuzendari onena | Mataharis | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Irabazlea | ||
2010 | Zuzendari onena | También la lluvia | Irabazlea |
2020 | Zuzendari onena | La boda de Rosa | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2021 | Zuzendari onena | Maixabel | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua |
- Festival Internacional de Cine de Cannes
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1999 | Mercedes-Benz Saria | Flores de otro mundo | Irabazlea |
- Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
2003 | CEC Saria | Te doy mis ojos | Irabazlea |
SIGNIS Saria, Aipamen berezia | Irabazlea |
- Huescako Nazioarteko Zinemaldia
Urtea | Kategoria | Emaitza |
---|---|---|
2012 | Huesca Hiria Saria | Irabazlea |
Beste sari batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018an, Gizarte Lanaren Estatuko VI. Saria jaso zuen, komunikabideen eta ikus-entzunezkoen modalitatean. Giza eskubideen aldeko konpromiso soziala eta salaketa publikoa.[7]
- 2017an, Clecek Konpromiso Sariak eman zituen III. edizioan, eta Icíar Bollaínek aipamen berezia jaso zuen, "zinemak genero-indarkeriaren gizarte-arazoari buruzko kontzientzia sortzeko eta haren erretratua egiteko tresna garrantzitsua delako".
- 2021ean Mujeres de Cine saria.[8]
- 2021ean Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Icíar Bollain - Biografía - decine21.com» Decine21.
- ↑ «Icíar Bollain biografía, filmografía» www.lahiguera.net.
- ↑ Icíar Bollain: "Cada película es una apuesta" | Tribuna Feminista. 21 de junio de 2018.
- ↑ «Icíar Bollain - Biografía - decine21.com» Decine21.
- ↑ «'Soy Nevenka' aurkeztu du Iciar Bollainek, inpunitatearen aurkako «ekintza politikotzat» daukan lana» Berria 2024-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
- ↑ «'Petra', de Jaime Rosales, gana el Festival de cine español de Nantes» La Vanguardia 8 de abril de 2019.
- ↑ Consejo General del Trabajo Social. .
- ↑ «Icíar Bollaín recibirá en Gijón el XI Premio Mujer de Cine» Panorama Audiovisual 2021-11-09.