Idoia Estornes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Idoia Estornes
Bizitza
Jaiotza Santiago1940ko azaroaren 28a (77 urte)
Herrialdea  Euskal Herria
Familia
Aita Bernardo Estornes
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak

Idoia Estornes Zubizarreta (Santiago de Chile, Txile, 1940ko azaroaren 28a -) gipuzkoar idazlea eta historialaria da, Bernardo Estornesen alaba.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. Auñamendi Argitaletxeko Auñamendi Eusko Entziklopedia entziklopediako erredakzio-lanak zuzentzen ditu 1968. urteaz geroztik.

1976. urtean eman zuen argitara Carlismo y abolición foral 1876-1976 bere lehen liburua. Soziologia, geografia, historia eta kulturako gaiak jorratu ditu bere artikulu eta lanetan.

Hainbat liburu idatzi ditu Eusko Ikaskuntzaren historiaz.

1987an, beste lagun batzuekin batera, Maria de Maeztu Forum Feminista sortu zuen, oraindik bizirik dirauen taldea.

1989an historian doktore egin zen. Komunikabideetan ere idazten du, eta bi bider irabazi du horregatik Emakunde Saria.

Kaleratu dituen lanen artean daude: La Sociedad de Estudios Vascos. Aportación de Eusko Ikaskuntza (1983), Historia-geografía (1990) eta aitari eskainitako Bernardo Estornés Lasa (1995).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]