Edukira joan

Bernardo Estornes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernardo Estornes Lasa» orritik birbideratua)
Bernardo Estornes

Bizitza
JaiotzaIzaba1907ko maiatzaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1999ko abuztuaren 10a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakentziklopediagilea, idazlea eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 328

Bernardo Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1907ko maiatzaren 11Donostia, 1999ko abuztuaren 10a) kulturagilea eta euskal idazlea izan zen.

Halaber, Mariano eta Jose anaiak izan zituen. Marianorekin batera Auñamendi argitaletxea sortu zuen 1933an.

Aita Bernardo Estornes Anaut eta ama Eleuteria Lasa Anaut zituen. Umetan Erronkariko ibarran bizi zen, non ama eta izekoek denda zuten.

1922an Zaragozara joan zen ikastera. Hantxe Mariano anaia eta izeko batekin bizi zen erronkariar batek zuen ostatuan. Familiakoek 1924an heldu ziren Zaragozara, Izabako denda saldu eta Zaragozan beste bat erosi zutenean.

Zaragozan euskara ikasi eta Erronkariko ibarraren historia ikertu zuen. 1927an Erronkari liburua argitaratu eta Eusko Ikaskuntzako kide bihurtu zen.

Iruñean Arturo Campion ezagutu zuen. Orduko bere ideiak foruzaleak ziren, Gamazadak bultzatuta. 1929an merkataritza-peritu bihurtu eta Eusko Ikaskuntzarentzat lanean hasi zen, laster Donostiako bulegoko zuzendari izendatua.

Donostian merkataritza akademia sortu zuen; han, ikasketak euskaraz egin zitezkeen. Eusko Ikaskuntzaren liburutegian Julio de Urquijori lagundu zion, Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) aurrera ateratzeko.

1930eko irailean Bergaran V. Eusko Ikaskuntzaren Batzarrean parte hartu zuen. Lizarrako Estatutua sortzeko bileretan ere parte hartu zuen, orduan jeltzalea zelako.

Sortuberriak ziren ikastolentzako Sabin euskalduna liburua prestatu zuen, Agustin Zumalabek euskaratua. 1933an Historia del País Basco argitaratu zuen. Hori guztia egiteko, 1933 eta 1934 artean "Beñat Idaztiak" argitaletxea eta "Zabalkundea" bilduma sortu zituen.

1935 eta 1936 artean, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco entziklopediaren berdin gidak eratu zuen.

Gerra Zibila hasi eta berehala, Donostian dago anaiekin. Bitartean, Izaba bere jaioterrian falangistak Estornes anaien bila zebiltzan. Donibane Lohizunera irailaren 8an itsasontziz alde egin baino lehen, Arturo Campion bisitatu zuen, hau hilzorian zegoela. Bearnoko lehengusinak anaiak Billèren babestu zituen, Pauetik gertu. Urte hartako neguan, Alfonso, Mariano eta Bernardo anaiak Lillen espetxeratuak izan ziren.

1938an egoera politikoa zela eta Europa utzi eta Amerikara ihes egitea erabaki zuen. 1939ko azaroaren 8an Pauen Ignacia Zubizarreta ezkondu eta Marseille aldera joan ziren abenduan. Handik Santiago de Chilera ailegatu ziren 1940ko urtarrilaren 4an. Hantxe Txileko presidentea zen euskal jatorriko Pedro Aguirreren laguntza izan zuen.

1940eko azaroan alaba bat izan zuen. Txilen bertan 1941ean "Batasuna" eta 1943ean "Euzkadi" aldizkariak argitaratu zituen. 1946an beira birziklatzeari ekin zion enpresa sortu zuen. 1952an Ekin argitaletxeak Estética vasca argitaratu zuen.

1958an familia eta Mariano Estornes anaia Donostiara itzuli ziren. Hantxe Auñamendi bilduma argitaratu zuen, hasieran eta 1962ra arte Itxaropena argitaletxearen laguntzaz.

1966an euskaltzain eta Buenos Airesko Instituto Americano de Estudios Vascos erakundearen kide bihurtu zen. Bere bizitzaren azken urteetan Auñamendi Entziklopedia lantzeari ekin zion.

1992an Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]