Ignacia Zabalo
Ignacia Zabalo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Ignacia Zabalo Ballarín |
Jaiotza | Donostia, 1905 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Bartzelona, 1939 (33/34 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta marrazkilaria |
Izengoitia(k) | Nor-nai |
![]() |
Ignacia Zabalo Ballarin, izengoitiz Nor-Nai (Donostia, 1905 - Bartzelona, Katalunia, 1939), gipuzkoar ilustratzailea eta marrazkilaria izan zen. Euskal Herrian XX, mendean lanbidez marrazkilari izandako lehen emakumea, seguruenik.
John Zabalo Txiki bere neba zen. Biak aitzindariak izan ziren, prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan baitziren.[1][2] Agere aldizkarian eta Argiaren egutegian argitaratu zituzten beren marrazkiak. 1973an, Matxin Labaienek Nor-Nai-ren eta haren neba Txikiren marrazkiak bildu eta «Txiki» marrazkilari eta umoredun izenburupean argitaratu zituen.[3]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zortzi anai-arreben artean gazteena zelarik, bere bi anai zaharrenak margolariak ziren. 1925eko Argiaren Egutegian ageri zen lehen aldiz Nor-Nai sinadura marrazki batean. Gainetik begiratuta Txikirenak ziruditen. Aipatu 1973ko liburuan bien marrazkiak bereizi gabe nahasian agertzen ziren bilduta.
Agiriano, Mur, Unsain eta beste batzuek XX. mendeko lehen erdiko arte grafikoa aztertzen hasi zirenean ordea, garbi geratu zen Nor-Nai izengoitiaren atzean Ignacia Zabalo zegoela, eta ez bere anaia Juan. 1925etik 1931ra arreba-anaiak batera aritu ziren lanean. Argiaren egutegikoaz gain, Irungo Jaietako liburuxkako akuarelak bereak dira eta lanik azpimarragarriena neska gazteentzako Elizak argitaratzen zuen Agere aldizkarian egin zituen: Agere aldizkariko marrazki, txiste, komiki eta apaingarriak bereak ziren.[4]. Ignaciaren marrazkiak anaiaren ildokoak ziren, baina ongi begiratuta arabeskorako eta jolaserako joera handiagoa du Nor-Naik, elementu dekoratibo gehigarri bat dute haren marrazkiek, Joxean Muñozek zioen eleganteagoak zirela. Baina Ignaciak ezin izan zuen bere obra biribildu. 1931an Txiki enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko. 1939an Bartzelonako bere etxeko atarian bonba batek hil zuen.[5][2]
Ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ignacia Zabaloren omenez Nor-Nai plaza dago Donostiako Bidebieta eta Trintxerpe auzoen artean. Trintxerpeko biribilgune horren erdian Rikardo Ugarte eskultorearen Aingura eskultura dago.[6]
Nor-nai plaza Trintxerpen
Aingura eskultura Donostiakor-Nai plazan
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacia Zabalo ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «"Nor-nai"» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) Noiz kontsultatua: 2018-10-28.
- ↑ a b «TXIKI ZABALO» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
- ↑ 1943-, Sada, Javier María,. ([2007]). San Sebastián : la historia de la ciudad a través de sus calles. (3a. ed. amp. e il. argitaraldia) Txertoa ISBN 9788471483997. PMC 434194150. Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
- ↑ Crespo, Cira; Ciordia, Elena.- Baginen: Euskal Herriko Historia emakumeen bitartez. Tafalla: Txalaparta, 2020. ISBN 978-84-18252-03-7. Orr. 90
- ↑ «Ignacia Zabalo 'Nor-Nai': gerrak etendako bizitza eta obra» Argia Noiz kontsultatua: 2018-10-28.
- ↑ Ricardo Ugarte, etxera bueltan. 2016-10-11 Noiz kontsultatua: 2017-03-18.