Laura Freixas
Laura Freixas | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1958ko uztailaren 16a (66 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Lizeo Frantsesa |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, arte-kritikaria, kazetaria, itzultzailea, literatura-kritikaria, editorea eta eleberrigilea |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Federalistes d'Esquerres |
laurafreixas.com |
Laura Freixas Revuelta (Bartzelona, 1958ko uztailaren 16a) kataluniar idazlea da, eleberri eta saiakera idazle feminista. Literatur kritikaria zein artikulugilea ere bada hainbat hedabidetan. 1994ra arte zuzendu zuen El espejo de tinta literatur bilduma sortu zuen 1987an. Azpimarratzekoa da, halaber, emakumeek idatzitako literatura ikertzen eta sustatzen egindako lana; izan ere, haren testuinguruan sortu zuen 2009tik 2017a arte Klasikoak eta modernoak, genero-berdintasunerako elkartea, eta erakunde horren ohorezko presidentea izan da.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freixasek Bartzelonako Lizeo Frantsesean ikasi zuen.1980an Zuzenbidean lizentziatura lortu zuen, baina beti aritu da idazketan. 1987an El espejo de tinta literatur bilduma sortu eta zuzendu zuen Grijalbo argitaletxean. 1988an egin zen ezagun, lehen aldiz, El asesino en la muñeca ipuin bildumagatik. Ondoren, beste kontakizun liburu bat (Cuentos a los cuarenta, 2001), hainbat eleberri (Último domingo en Londres, 1997, Entre amigas, 1998, Amor o lo que sea, 2005 eta Los otros son más felices, 2011), autobiografia bat (Adolescencia en Barcelona hacia 1970, 2007) eta bere egunkariaren ale bat (Una vida subterránea. Diario 1991-1994, 2013).[4]
Revista de Occidenteren ale monografiko bat zuzendu zuen, Espainiako egunkari intimoari eskainia (1996ko uztaila-abuztua). La Vanguardiako zutabegilea da; El País egunkarirako literatur kritikaria izan da, eta hainbat literatur aldizkariren kolaboratzailea, hala nola, Merkurio, Letras libres, Revista de libros, "El dandi, el incorruptible eta el afamado", Mayo de 2010. Revista de Libros 161:274
Emakumeek idatzitako literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narratzaile lanaz gain, Freixasek emakumeek idatzitako literatura aztertu eta sustatzen du. 1996an "Madres e hijas" emakume idazle espainiar garaikideen kontakizunen antologia koordinatu eta hitzaurrea idatzi zuen. 2000. urtean "Literatura y mujeres" saiakera lana, 2009an "Cuentos de amigas" antologia, bai eta "La novela femenil y sus lectrices" (Leonor de Guzmán Saria) ere.[5] Urte berean, Klasikoak eta modernoak elkartearen sortzaileetako bat izan zen, kulturako genero politikei laguntzeko, 2016an Idazleen Eguna bultzatu zuen. Erakundearen buru izan zen sortu zenetik 2017ko urtarrilera arte, eta Anna Caballék ordezkatu zuen. Freixas, orduan, ohorezko presidente izendatu zuten. 2019an A mí no me iba a pasar, genero-ikuspegia duen autobiografia eskaintzen du. Bertan Freixasek herentzia matxista, edertasunaren tirania, ezkontza, amatasuna eta anbizio intelektuala bezalako gaiak jorratzen dituen. [6]
Eztabaidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan, bere jarduera publikoa nabarmendu da Espainiako lege transaren aurka [7][8][9][10], horregatik sarritan "feminista" TERF gisa aipatu izan da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El asesino en la muñeca, ipuinak, ed. Anagrama,1988
- Último domingo en Londres, eleberria, ed. Plaza y Janés,1997
- Entre amigas, eleberria, ed. Destino,1998
- Literatura y mujeres, saiakera, ed. Destino, 2000
- Cuentos a los cuarenta, ed. Destino, 2001 kontakizuna "La Estación", en línea
- Amor o lo que sea, eleberria, ed. Destino, 2005
- Adolescencia en Barcelona hacia 1970, autobiografia, ed. Destino, 2007 primer capítulo, en línea
- Ladrona de rosas, Clarice Lispector-en biografia, ed. La Esfera de los Libros, 20108
- Los otros son más felices, eleberria, ed. Destino, 2011
- Una vida subterránea. Egunerokoa 1991-1994. Ed. Errata Naturae, 2013
- El silencio de las madres, saiakera, ed. Aresta, 2014
- Todos llevan máscara. Egunerokoa 1995-1996. Ed. Errata Naturae, 2018
- A mí no me iba a pasar. Autobiografia, Ediciones B, 2019.
- A todos nos falta algo, Diario 2000-2002. Tres hermanas argitaletxea, 2024.[11]
Bildumaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipuinak, Madres e hijas Barcelona: Anagrama. Ed. Anagrama. 236 or. ISBN 84-339-1025-6 1996 eta Cuentos de amigas, ed. Anagrama, 2009
- Literatura erretratuak: Escritores españoles del siglo XX evocados por sus contemporáneos.Freixas, Laura (ed.) Madrid: Espasa Calpé, 1997
- Saiaketak, Libro de las madres, 451 Editores, Colección 451.zip. 254 or. ISBN 978-84-96822-74-09 2009
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008an Leonor de Guzmán saria jaso zuen Femenil y sus lectrices eleberriagatik
- Europako Kultura Parlamentuko kidea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Laura Freixas & Mariasun Landa: 'Literatura eta feminismoa: A mí no me iba a pasar'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ Literatur Emailuak » Laura Freixas: “Emakumea irudikatzeko modua birsortu behar dugu”. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ «(DES)BERDINKERIA KULTURAN» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ «Laura Freixas eta Anna Caballé 'literaturarekin eztabaidan' arituko dira» El Correo 2016-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ Press, Europa. (2016-03-08). «Laura Freixas eta Anna Caballe elkartuko ditu Bilbon "Eztabaida literaturarekin" ekimenak» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ A mí no me iba a pasar, Laura Freixas & Mariasun Landa (Bideo, San Telmon). (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Freixas: "Me da mucho más miedo la Ley Trans que Vox"» El Español 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aguilar, Ana Requena. (2022-04-29). «Laura Freixas: "Acogí la existencia de las personas trans con simpatía, pero han invadido nuestros espacios"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Freixas, Carmen Calvo y Lidia Falcón contra Irene Montero: "Ser mujer no te hace feminista"» El Español 2023-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) RasHaLY. (2021-03-08). «Laura Freixas: La ley trans es una trampa mortal para el feminismo» Contra el Borrado de las Mujeres (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Libros de LAURA FREIXAS | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Laura Freixas |
- Laura Freixas Durangoko Liburutegian: Orain ez naiz lehen bezain epaitua sentitzen, edo ez dit ardura kanpoko epaiak. Anboto 2024.02.23