Intxaurrondo (auzoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Intxaurrondo (argipena)».
Intxaurrondo
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

Formak hazkuntzan.JPG

"Formak hazkuntzan" eskultura Sagastieder plazan (Koldobika Jauregi)
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 07″ N, 1° 57′ 15″ W / 43.318699°N,1.954042°W / 43.318699; -1.954042Koordenatuak: 43° 19′ 07″ N, 1° 57′ 15″ W / 43.318699°N,1.954042°W / 43.318699; -1.954042
Intxaurrondo hemen kokatua: Euskal Herria
Intxaurrondo
Intxaurrondo
Intxaurrondo hemen kokatua: Gipuzkoa
Intxaurrondo
Intxaurrondo
Intxaurrondo (auzoa) hemen kokatua: Donostia erdigunea
Intxaurrondo (auzoa)
Intxaurrondo (auzoa)
Intxaurrondo (auzoa) (Donostia erdigunea)
Altuera 85 m.
Demografia
Biztanleria 16.900

Intxaurrondo Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. 16.200 biztanle bizi ziren gutxi gorabehera (2014an). Bere iparraldeko mugan Ulia eta Bidebieta auzoak ditu, ekialdean Altza , hegoaldean Martutene eta Loiola, eta mendebaldean Egia. Bi zatitan banatuta dago, Beheko Intxaurrondo edo Intxaurrondo Zaharra eta Goiko Intxaurrondo edo Intxaurrondo Berri. Trenak zeharkatzen du Intxaurrondo Zaharra, eta bi geltoki ditu bertan Ategorrieta eta Intxaurrondo. Barianteak zatitzen du auzoa beste bi gunetan: Ipar-Intxaurrondo eta Hego-Intxaurrondo.

Bi ikastetxe publiko ditu: Intxaurrondo eta Intxaurrondo Hegoa. Bi kiroldegia ere badu, Mons izenekoa eta Hego-Intxaurrondokoa.

Historia [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Intxaurrondo auzoak hartzen dituen lurren inguruko lehen erreferentziatan oinarrituta baso zabalak, eta biztanle gutxiko gune bat zela imajina genezake. Santxo Jakintsuaren garaietan, XII. mendean, Altza 29 etxez osatua zegoen, haietako batzuk gaur egungo Intxaurrondo auzoko eremuan.

Mende batzuk beranduago basoak desagertu eta baserri inguruko lanerako gune bihurtu ziren lur haiek. Bertan kokatu ziren orain gutxi desagertu ziren Lizardi, Zarategi, Baratzategi, Otxoki edo Siurtegi eta gaur egun oraindik zutik dauden Intxaurrondo Zaharra, Parada, Larrotxene edo Arantzuiene baserriak.

Gerrate karlistetan mugatik gertu zeuden baserri hauek eta 1836tik XIX.mendearen amaiera arte Miracruz (Labeas), Jauregi, Cristina (Zarategi) Ametza eta Ametzagaina izeneko gotorlekuak eraiki ziren.

Ametzagaina gotorlekuaren arrasto batzuk zutik daude oraindik. Gotorleku hauetatik erasotzen zuten eta erasotuak ziren.

Altzako herriari lotutako auzoa izanik 1910ean hiribildu izendatua izan zen, Donostiatik bereizteko hainbat saiakera egin zituzten XIX eta XX. mendeetan. 1821 eta 1823 urte bitartean independentea izan zen. Geroago, 1879an, berriro independentzia lortu zuen 1940 bitartean.

Intxaurrondo izena Intxaurrondo Zaharra izeneko etxearen inguruan biltzen zen etxe multzoari esaten zitzaion. Monumentu historiko izendatua bera. Eta baita Uliatik Ametzagainara, Mirakruzetik Marrutxipira eta Marrutxipiko gunea eta Altzakoari.

1864an Norteko ferrokarrila inauguratu zen, horrek auzoa bitan zatitu eta erabat aldatu zuen bere panoramika. 2012an trenbidearen zati bat estali den arren, auzoak estalketa erabatekoa izatea eskatzen jarraitzen du. XX. mendearen hasieran Errenteriako tranbia egin zen eta bere ibilbidea Txaparrene parkea eta Gaztañaga dira.

XX. mendearen erdialdean langileentzako auzuneak eraikitzen hasi ziren, eraikuntzaren espekulazioa medio eta era desordenatuan. 1954tik aurrera Elkoro, San Luis, Don Bosko, Irurak, Esperanza, Lafont, Lizardi eta Gazteluko auzuneak eraiki ziren. Bariantea egiteak berriro zatitu zuen auzoa bi gunetan: Ipar-Intxaurrondo eta Hego-Intxaurrondo. Azken fase horiek bukatuta auzoa eraikinez josita geratu da ia erabat, mugakide diren Ulia eta Ametzagaina aldeak kenduta.

Auzoko eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intxaurrondon aritzen diren eta aritutako eragileen zerrenda [2]:

  • Artzak ortzeok elkartea.
  • Zulo zahar elkartea.
  • Mons elkartea.
  • Haizalde elkartea.
  • Intxaurra elkartea.
  • Inter kirol elkartea. [3]
  • Marrutxipi elkartea.
  • Bozko zaleak. Elkarte bezala desagertua, danborrada ez.
  • Danborrada Irurak.
  • Intxaur txiki.
  • Intxaurrondoko katekesia.
  • IZBE, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea.[4]
  • Ipar Haizea Ipar Intxaurrondoko auzo elkartea[5]
  • Intxaurdi, Intxaurrondo Berriko auzo elkartea[6]
  • Intxaurrondoko auzo elkartea.
  • Intxaurrondo ikastola. [7]
  • Hego-Intxaurrondo ikastola.
  • Mª Auxiliadora ikastetxea.
  • English school.
  • Gau-eskola. Desagertua.
  • Aek. Auzoan desagertua.
  • Bertsolaritza eskola. Desagertua.
  • Plazara goaz Intxaurrondoko euskara taldea.
  • Irurakeko jaiak. 90ean utzi zieten jaiak egiteari.
  • Hego-Intxaurrondo ikastolako gurasoak. Santa Agedaren koruak.
  • Intxaurrondo ikastolako guraso ohiak. Santa Agedaren koruak.
  • Intxaurrondo mendi elkartea. Desagertua.
  • Intxaurrondoko kirol elkartea. Desagertua.
  • Intxaurrondoko pilota elkartea. Desagertua.
  • Txirrindularitza eskola. Desagertua.
  • Intxaurdi kirol elkartea.
  • Buztin txiki. Desagertua. Aisialdia lantzen zuen umeekin.
  • Gazte asanblada.
  • Intxhaurgune.
  • Lagunak emakume elkartea.
  • Intxaurrondo berri emakume elkartea.
  • Garraldi emakume elkartea. Desagertua.
  • Elkarte gastronomikoa. Desagertua.
  • Extremadurar zentroa, Centro Extremeñoa.
  • Aiton-amonen etxea.
  • Santa Teresa haurtzaindegia.
  • Amnistiaren aldeko batzordea.
  • Intxaurrondoko kultur etxea.[8] Larrotxene sortu aurretik auzoko eragile askoren artean osatutakoa: Intxaurrondo ikastola, Intxaurrondoko auzo elkartea, Intxaurrondo kirol elkartea, Artzak ortzeok elkartea, Mons elkartea, Aiton-amonen etxea, Santa Teresa haurtzaindegia, Amnistiaren aldeko batzordea, Intxaurrondoko gau-eskola.
  • Komite antinuklearra. Desagertua.
  • Juan Mari Arzak eta Elena Arzak

Garraiobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Intxaurrondo eta Altza auzoen artean Garbera merkataritza-gunea ireki zen.

Kale izendegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Josean San Roman, 2012, Intxaurrondo auzoko historia laburra. 1. Intxaurrondo Eguna. Intxaurrondoko Larrotxeneko kultur etxearen 25. urteurrenean. Donostia. 2012ko irailaren 12an.
  2. Intxaurrondo bizirik dagoen auzoa bideoa, Intxaurrondo auzoko eragileen hainbat argazki (1939-2012) 1. Intxaurrondo Eguna. Intxaurrondoko Larrotxeneko kultur etxearen 25. urteurrenean. Donostia. 2012ko irailaren 12an.
  3. Inter kirol elkartea
  4. IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea.
  5. Ipar Haizea Ipar Intxaurrondoko auzo elkartea.
  6. Intxaurdi. Intxaurrondo Berriko auzo elkartea.
  7. Intxaurrondo ikastola
  8. Intxaurrondoko kultur etxea.Intxaurrondoko kultur etxea. Larrotxene

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Intxaurrondo (auzoa) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Intxaurrondoko berriak Hitza egunkarian
  • Intxaurrondo bizirik dagoen auzoa bideoa, Intxaurrondo auzoko eragileen hainbat argazki (1939-2012). 1. Intxaurrondo Eguna. Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxearen 25. urteurrenean. Donostia. 2012ko irailaren 12an.
  • Web Intxaurrondo argazkiak. 1999-2011 urteetan Intxaurrondoko hainbat jardueretan (Kaldereroak, San Juan sua, Kaldero Jaun jaiak, danborradak...) egindako argazkiak. Mila argazki baino gehiago 79 karpetatan.
  • Intxaurrondoko argazkiak. 2014an auzoa ezagutzeko "Aniztasuna" jardunaldian antolatu zen bisita gidatuan eginak.