Ignazia Zabalo
| Ignazia Zabalo | |
|---|---|
Ignazia Zabalo, Ciordiak 2022an marraztua. | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ignacia Zabalo Ballarín |
| Jaiotza | Donostia, 1905 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bartzelona, 1939 (33/34 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ilustratzailea eta marrazkilaria |
| Izengoitia(k) | Nor-nai |
![]() | |
Ignazia Zabalo Ballarin, izengoitiz Nor-Nai (Donostia, Gipuzkoa, 1905 – Bartzelona, Katalunia, 1939), ilustratzailea eta marrazkilaria izan zen. Euskal Herrian XX. mendean lanbidez marrazkilari izandako lehen emakumea, seguruenik.
Zabaloren bizitzak eta lanak zailtasun asko izan zituzten. Eremu guztietan aitzindariak izan ziren bere komiki-lanak ahaide gizonen itzalpean hazi ziren, gizarteak horientzat gordetzen baitzuen prestakuntza eta ogibide liberaletarako bidea; emakumeen aldetik, ordea, apaltasuna eta sakrifizioa espero ziren. Hala eta guztiz ere, Ignazia Zabalok nortasunez eta modernotasunez betetako ikusizko obra sortu zuen. Tamalez guda zibilean zapuztu zen ibilbidea, gazte-gazte hil baitzen.[1]
Jon Zabalo Txiki bere neba zen. Biak aitzindariak izan ziren, prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan ziren.[2][3] Agere aldizkarian eta Argiaren egutegian argitaratu zituzten beren marrazkiak. 1973an, Matxin Labaienek Nor-Nai-ren eta haren neba Txikiren marrazkiak bildu eta «Txiki» marrazkilari eta umoredun izenburupean argitaratu zituen.[4]
Bizialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi anai-arreben artean gazteena zelarik, bi anaia zaharrenak margolariak zituen. 1925eko Argiaren egutegian agertu zen lehen aldiz Nor-Nai sinadura marrazki batean. Gainetik begiratuta, Txikirenak ziruditen. Aipatu 1973ko liburuan, bien marrazkiak bereizi gabe nahasian agertzen ziren bilduta.
Agiriano, Mur, Unsain eta beste batzuk XX. mendeko lehen erdiko arte grafikoa aztertzen hasi zirenean, ordea, garbi geratu zen Nor-Nai izengoitiaren atzean Ignazia Zabalo zegoela, eta ez haren anaia Juan. 1925etik 1931ra, arreba-anaiak batera aritu ziren lanean. Argiaren egutegikoaz gain, Irungo Jaietako liburuxkako akuarelak bereak dira eta lanik azpimarragarriena neska gazteentzat Eliza katolikoak argitaratzen zuen Agere aldizkarian egin zituen: aldizkari hartako marrazki, txiste, komiki eta apaingarriak Ignazia Zabalok eginak ziren.[5].
Ignaziaren marrazkiak anaiaren ildokoak ziren; baina, ongi begiratuta, arabeskorako eta jolaserako joera handiagoa du Nor-Naik, elementu dekoratibo gehigarri bat dute haren marrazkiek. Joxean Muñozek zioen eleganteagoak zirela. Hala ere, Ignaziak ezin izan zuen bere obra biribildu. 1931n, Txiki enpresa utzi eta Bartzelonara joan zen, bakarkako marrazkilari bideari jarraitzeko. 1939an, 33 edo 34 urte zituela, bonba batek hil zuen, Bartzelonako bere etxeko atarian.[6][3]
Ilustrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Ignazia Zabalok egindako ilustrazio batzuk:
-
Pastorela (Agere, 1929).
-
Lapurrak (Argia, 1926).
-
Txistea:
—Aizu, Maxima, arrain hau freskoa ez dago.
—Arrainak aitzakiarik ez dauka. Izotz tartean zegoen, eta izotza egongo zen bero samarra.
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: Ignazia Zabaloren omenez, Josune Muñoz filologoak hitzaldi bat eman zuen Bizkaiko Foru-liburutegian, Bilbon: Ignacia de Zabalo: XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena hitzaldia, Klasikoak eta Modernoak hitzaldi-zikloan. Aurkezlea Laura Freixas izan zen.[1]
- 2022: Ignazia Zabaloren omenez, erakusketa bat eta hitzaldi bat antolatu zuten Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean, martxoan.[7]
-
Ignazia Zabalo, Ciordiak 2022ko erakusketa iragartzeko kartelerako marraztua.
-
2022ko hitzaldia iragartzeko kartela.
-
2022ko erakusketa iragartzeko kartela.
- 2003: Ignazia Zabaloren omenez, Nor-Nai plaza izendatu zuten Donostiako Bidebieta eta Trintxerpe auzoen arteko plaza bat.[8] Trintxerpeko biribilgune horren erdian, Rikardo Ugarte eskultorearen Aingura eskultura dago.[7]
-
Nor-Nai plazako plaka.
-
Aingura eskultura eta Nor-Nai plazako plaka.
-
Aingura eskultura, Nor-Nai plazan.
-
Nor-nai plaza, atzean Donostiako Trintxerpe auzoa ageri dela.
- 2025: Ignazia Zabaloren historia biltzen duen erakusketa bat sortu zuten Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak, Donostiako Aiete kultur etxean: Ignacia Zabalo (1905-1939), Nor-Nai.[9]
- 2025: lehenengo aldiz ospatu zen Euskal Ilustrazioaren Eguna, azaroaren 12an, eta Ignazia Zabalo izan zen omendua, marrazki propioak sinatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik eta feminismoaren alde egindako lanagatik.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Muñoz, Josune. (2018-02-28). [https://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf Ignacia de Zabalo: XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena. ] Bizkaiko Foru-Liburutegia, 4 or..
- ↑ «"Nor-nai"» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) (kontsulta data: 2018-10-28).
- ↑ a b «TXIKI ZABALO» www.txikizabalo.com (GipuzkoaKultura.net (Gipuzkoako Foru Aldundia)) (kontsulta data: 2018-10-27).
- ↑ 1943-, Sada, Javier María,. ([2007]). San Sebastián : la historia de la ciudad a través de sus calles. (3a. ed. amp. e il. argitaraldia) Txertoa ISBN 9788471483997. PMC 434194150. (kontsulta data: 2018-10-27).
- ↑ Crespo, Cira; Ciordia, Elena.- Baginen: Euskal Herriko Historia emakumeen bitartez. Tafalla: Txalaparta, 2020. ISBN 978-84-18252-03-7. Orr. 90
- ↑ «Ignacia Zabalo 'Nor-Nai': gerrak etendako bizitza eta obra» Argia (kontsulta data: 2018-10-28).
- ↑ a b Ricardo Ugarte, etxera bueltan. 2016-10-11 (kontsulta data: 2017-03-18).
- ↑ Egaña, Iñaki. (2025-03-07). «Ignazia Zabalo Ballarin» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2025-03-07).
- ↑ a b Muxika Karrion, Iratxe. (2025-11-11). «Edonor izan daiteke ‘Nor-Nai’» Berria (kontsulta data: 2025-11-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zabalotarrak, ezkontza batean. Kutxatekan gordetako argazkia.
