Ignazio Ibarretxe

From Wikipedia
Jump to navigation Jump to search
Ignazio Ibarretxe
Bizitza
Jaiotza Lekeitio, 1708
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1775eko martxoaren 14a (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
San Pedroren erretaula Andre Mariaren Jasokundearen elizan, Lekeition (1747).

Ignazio Ibarretxe (Lekeitio, 1708 - 1775eko martxoaren 14a) arkitekto bizkaitarra izan zen. Erretauleen arkitekturari esker ezaguna izan zen.

Biografia[edit | edit source]

Jose Ibarretxe eta Ana Lariz gurasoak ziren. Ignazio Ibarretxe Maria Magdalena Axperekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituen baina bakar bat, Jose Antonio, bizirik iraun zuen. Posizio ekonomiko ona zuen batez ere arkitekto bezala egiten zituen lanetatik kanpo, lur-neurtzaile bezala lan egin zuelako eta administraziorako postu desberdinetan aritu zelako. XVIII. mendeko Euskal Herriko arkitektoen artean ospe handia izan zuen, Lekeitio inguruan mugitzen ziren artean garrantzitsuena izanik.

Estiloa[edit | edit source]

Barroko berrantiar barruan Churrigueresco estilotik rokoko estilora joan zen aldatzen. Lekeitioko erretaula asko rokoko estilokoak dira, alegia.

Obra[edit | edit source]

Bizkaiko eliza askotan haren erretaulak ikus daitezkeen. Hona hemen batzuk:

Kanpo estekak[edit | edit source]