Igor Gonzalez Sola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Gonzalez Sola
Bizitza
JaiotzaBilbo1972ko urriaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaMartuteneko espetxea eta Donostia2020ko irailaren 4a (47 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Igor Gonzalez Sola (Bilbo, 1972ko urriaren 17a - Martuteneko espetxea, Donostia 2020ko irailaren 4a) "El enfermo" ezizenez ere ezaguna,[1] etakide bat izan zen. González kartzeletan hildako ETAko 20. presoa izan zen, 5.a ETAk borroka armatua behin betiko utzi zuenetik eta 2.a ETA desegin zenetik.[2]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igor, Kaskagorriko konpartsakidea izan zen urte askotan[3]. Etakidea izandako neska batekin seme bat izan zuen baina bazeramatzaten urte batzuk banatuta. COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduagatik bere semea hilabete askoan ikusi ezin izanaren ondorioz, lehenagotik zuen buruko gaixotasuna areagotu zitzaion.[4]

Atxiloketa eta kartzela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko martxoan atxilotu zuten Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean beste bi lagunekin batera. ETAri laguntzea, dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea egotzi zioten.

Inkomunikatuta igaro zuen atxiloaldia, eta tortura basatiak salatu zituen. 20 urteko kondena ezarri zioten. 2008an eta 2009an, bere buruaz beste egiten saiatu zen, lehenbizi Puertoko kartzelan eta gero Badajozkoan.

2014an, Etxerat elkarteak salatu zuen Gonzalez Solaren ama Bixenta Solari anbulantzia bat ukatu ziotela. Semearekin aurrez aurreko bisita egitera joan zen bere bi urteko bilobarekin, eta labain egin eta buruan kolpea hartu zuen. Elkarteak ohar batean salatu zuen funtzionarioek ez ziotela utzi anbulantziari deitzen, eta, azkenean, beste preso baten senideek eraman zuten ospitalera; hamahiru grapa behar izan zituen buruan[5].

2020ko martxoan bete zituen zigorraren hiru-laurdenak. 2018an, Valdemorotik (Madril, 420 km) Soriara (Espainia, 230 km) eraman zuten, bigarren gradura pasatzearekin batera. 2019ko uztailean Martuteneko kartzelara lekualdatu zuten eta utzia zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.

Bi urte lehenago, 2018an Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa Puerto II kartzelan (Cadiz) bere buruaz egin zuen bertako egoera txarraren ondorioz.

Manifestazioak heriotza salatzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare herritarrak eta Bakearen Artisauak mobilizazioak antolatu zituzte igandean eguerdiko 12:00etan, Gonzálezen heriotza salatzeko. Sarek Bilbora deitu zituen herritarrak, eta Bakearen Artisauak Baionara[6].

‘Haserre gaua’ deitu zuen Sortuk Bilbon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu espainolaren «inakzioa» salatzeko eta espetxe-politikaren aldaketa bat exijitzeko, ‘Haserre Gaua’ izeneko mobilizazioa deitu du Sortuk Bilbon larunbat gauerako.

Larunbateko 21.00etan, Bilbon Gobernu espainolak duen Ordezkaritzaren aurrean, egin zuen deialdia Sortuk, «espainiar Estatuari ozen adierazteko salbuespenezko espetxe politikarekin amaitu behar dutela». Ekimena igandeko goizeko 9.00ak arte izan zen.

Mobilizazio nagusia gaueko 21.00etan izan zen eta, ordu erdi geroago, hitzartze nagusia eta borrokarako kantak. 22.00etan mahai inguru bat antolatu zuen Sortuk, presoen aldeko aktibismoaren inguruan. Presoei gutunak bidali zitzaizkien eta «etenik gabeko oroimena eta salaketa» burutuko zuten.

Euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe-politika Sorturen iritzian «espetxe-politika kriminala» da. «Aurreko astean Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotzaren lekuko izan ginen. Zigorraren hiru laurdenak beteta eta gaixo egon arren, gatibu jarraitze zuen. Hori ezin da berriz gertatu. Presoek ezin dute bahitu politiko gisa jarraitu», salatu zuten.

Ildo horretan, oinarritutako espetxe-politika albo batera utzi eta presoak etxera bidean jartzea Gobernu espainolaren esku dagoela gogoratu zuten. «Bere esku dago sufrimendu honekin amaitzea. Azken batean, berak dauka bake eta bizikidetza lortzeko giltza», azaldu du Sortuk[7].

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi hartako Espainiako lehendariak Pedro Sanchezek Igor hiltzea "bihotzez sentitzen" zuela esan zuen eta "ezbehar" bat izan zela. Besteak beste Alderdi Popularrak eta Ciudadanos alderdiko Inés Arrimadasek era gogorrean kritikatu zuten lehendakariak hau esan zuelako.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]