Edukira joan

Martuteneko espetxea

Martuteneko espetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′12″N 1°57′27″W / 43.3033°N 1.9575°W / 43.3033; -1.9575
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1948
Espetxearen panoramika.

Martuteneko espetxea Donostiako eta Gipuzkoa osoko espetxe bakarra da, bere izena Martuteneko auzotik hartua. 1948an inauguratu zuten, Ondarretako espetxea itxi zutenean. 150 bat presorentzako edukiera izan arren, urte askoan —eta gaur egun ere— askoz preso gehiago izan ditu.

1948ko apirilaren 30ean, lehen presoak eraman zituzten espetxe berrira, Donostian. Ondarretako kartzela hustu beharra zuten, eta nahiz eta berria bukatu gabe egon, presoak lekualdatzen hasi ziren. Martutenera sartzen lehenak 49 emakume izan ziren. Ondarretako espetxea abandonaturik egon zen, harik eta udalak bere hondakinen kudeaketa enkantean atera zuen arte.[1]

1985eko uztailaren 7an preso zeuden bi etakidek –Iñaki Pikabea «Piti» eta Joseba Sarrionandia «Sarri»–, Imanol kantariak emandako kontzertua aprobetxatuz, espetxe hartatik bafle batzuen barnean ezkutaturik ihes egin zuten.[2]

2014ko azaroaren 17an, Martuteneko kartzela botatzeko eskatu zuen udalak.[3] Kartzela itxi eta berria Zubietan eraikitzeko asmoa dago; guztira, 95 milioi euroko inbertsioarekin 500 presorentzako kartzela eraikitzekoak dira. Kartzela gaur egun dagoen orubean etxebizitzak eraiki nahi ditu etorkizunean Donostiako Udalak.

2026an, bota aurretik, Euskal Herriko 24 erakunde memorialistek bat egin zuten, Eusko Jaurlaritzari eta Donostiako Udalari eskatzeko espetxe zaharra “memoria historikoaren leku” izenda dezatela, “Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legearen VII. kapituluko 29. artikuluari jarraikiz, nabarmena eta ezaguna baita 1. puntuan zehazten diren baldintzak betetzen dituela”.[4]

  • Iñaki Egaña: Ondarreta: gezalaren kartzela. La cárcel del salitre. Donostiako Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea: 2012. Izenburu berarekin erakusketa egin zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.