Poales

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poales
Fosilaren garaia: Kretazeo Berantiar-0 Ma

Gari arrunta (Triticum aestivum)
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Monocotiledoneae
Kladoa: Commelinidae
Ordena: Poales
Small[1]
Familiak

Anarthriaceae
Bromeliaceae
Centrolepidaceae
Cyperaceae
Ecdeiocoleaceae
Eriocaulaceae
Flagellariaceae
Hydatellaceae
Joinvilleaceae
Juncaceae
Mayacaceae
Poaceae
Rapateaceae
Restionaceae
Sparganiaceae
Thurniaceae
Typhaceae
Xyridaceae

Poales landare loredun monokotiledoneoen ordena bat da. Talde honetan belarrak, bromeliazeoak eta and ezpata-belarrak daude.

Berriki egindako ikerketek erakusten dutenez, Poales ordenak Hego Amerikan dauka jatorria, eta duela 115 milioi urte inguru sortu zen. Fosil ezagunik zaharrenak Kretazeoko polena eta fruituak dira. Landare hauen lorea txikia izaten da, brakteatan bildutakoa, eta infloreszentzia batean antolatuta ageri dira (Mayaca generoan salbu). Espezie askotako loreak haizearen bidez polinizatzen dira; haziek almidoia eduki ohi dute.

APG II sistemak (2003) eskuineko taulan ageri diren familiak onartzen ditu ordena honen baitan. Talde hau komelinidoen kladoan sartzen du, monokotiledoneoen multzoan.

Hori baino lehen, APG sistemak (1998) "komelinoide" hitza erabiltzen zuen, eta ez zuen Abolbodaceae, Bromeliaceae eta Mayacaceae familiak ordena honetan sartzen.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena honetako familiaren garrantzitsuena, ikuspuntu ekonomikotik, belarrena da (Poaceae, Gramineae izenaz ere ezagutzen dena). Mutzo honetan garagarra, artoa, artatxikia, arroza eta garia daude. Ordenako familiarik handiena ere bada:

  • Poaceae: 12.000 espezie
  • Cyperaceae: 5.000 espezie
  • Bromeliaceae: 1.400 espezie
  • Eriocaulaceae: 1.150 espezie

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Bremer, K. (2000). Gondwanan Evolution of the Grass Alliance of Families (Poales). Evolution 56: 1374-1387. [Sarean eskuragarri: Abstract ]
  • (Ingelesez) Judd, W. S., C. S. Campbell, E. A. Kellogg, P. F. Stevens, M. J. Donoghue (2002). Plant Systematics: A Phylogenetic Approach, 2nd edition. pp. 276-292 (Poales). Sinauer Associates, Sunderland, Massachusetts. ISBN 0-87893-403-0 .
  • (Ingelesez) Linder, H. Peter and Paula J. Rudall. 2005. Evolutionary History of the Poales. Annual Review of Ecology, Evolution, and Systematics 36: 107-124.
  • (Ingelesez) Small, J. K. (1903). Flora of the Southeastern United States, 48. New York, U.S.A.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poales Aldatu lotura Wikidatan