Iker Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iker Jiménez
Iker Jimenez 2006.jpg
Bizitza
Izen osoa Iker Jiménez Elizari
Jaiotza Gasteiz1973ko urtarrilaren 10a (44 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Carmen Porter
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea : kazetaritza
Universidad Europea de Madrid
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea telebista aurkezlea, irrati-esataria, ufologista eta idazlea
Enplegatzailea(k) SER
Cuatro
Jasotako sariak
Genero artistikoa saiakera
eleberria
IMDb nm2144328
http://www.ikerjimenez.com

Iker Jiménez Elizari (Gasteiz, Araba, Euskal Herria. 1973ko urtarrilaren 10a) euskal kazetari bat da. Zientzia eta Informazio karreran Madrilgo Complutense Unibertsitatean (Universidad Complutense de Madrid) eta Europar Unibertsitatean lizentziatu zen. Carmen Porter kazetariaren senarra da, honekin batera espainiar mailan Cuatro telebista kateko Cuarto Milenio programa eta SER irratiko Milenio 3 irratsaioa egiten dituelarik.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionalaren hasieratik esoterismoa, magia, natur gaindiko eta sasi-zientifiko gaiei buruzko irratsaioetan berezitu da, aldi berean kirol eta gertakariei buruzkoetan jardunez. 1999an Enigmas sin resolver ("Konpondu gabeko enigmak") bere lehendabiziko liburua arrakasta handiz argitaratu zuen, eta ordudanik espainia mailako liburu salduenen zerrendaren barnean ikustea ohiko egin da.

Gaur egun, Cuatro espainiar telebista katean Cuarto Milenio ("Laugarren Milurtekoa") programa aurkezten du, eta Cadena SER irratian Milenio 3 ("3 Milurtekoa") irratsaioa, biak zenbait naturaz gaindiko gaiak eta argitu gabeko enigmak jorratzen dituzten gaueko saioak dira (betiere elkarrizketa bidez eta berak ikerketa lan modura aurkezten duenaren arabera). Iker Jiménezek bere saioei "misterio-ontziak" ezizenez deitzen die. Oraintxe bertan Cuatrok "Confidenciales Iker Jiménez" ("Iker Jimenez konfidentzialak") deituriko dokumental saioen ardura eman dio. Hauetako lehena 2008ko uztailaren 18an emititu zen, Txernobylgo hondamendiari buruzkoa izan zelarik.

Lana hedabideetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak eta jendarterako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enigmas sin resolver: los "expedientes X" más sorprendentes e inexplicables de España (Edaf, 1999)
  • El paraíso maldito: un viaje al rincón más enigmático de nuestra geografía (Corona Borealis, 1999)
  • Enigmas sin resolver II (Edaf, 2000)
  • Fronteras de lo imposible (Edaf, 2001)
  • Encuentros: el enigma OVNI (Edaf, 2002)
  • Tumbas sin nombre (Edaf, 2003) - Luis Mariano Fernándezekin batera idatzita.
  • La noche del miedo (Edaf, 2004)
  • Biblioteca del misterio Iker Jiménez: El misterio de las caras de Bélmez (Aguilar, 2005) - Luis Mariano Fernándezekin batera idatzita.
  • Milenio 3: el libro (Aguilar, 2006)
  • Cuarto Milenio Liburutegia (25 liburuki; Aguilar, 2007) - Liburutegiaren zuzendaria.
  • Más allá de la muerte. Cuarto Milenio Liburutegia (Aguilar, 2010) - Santiago Camacho eta Pablo Villarrubiarekin batera idatzita.
  • Expedición Cuarto Milenio. Cuarto Milenio Liburutegia(Aguilar, 2011) - Carmen Porterrekin batera idatzita.
  • Aventura Cuarto Milenio. Cuarto Milenio Liburutegia (Aguilar, 2011) - Carmen Porter eta Gerardo Peláezekin idatzita.

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Camposanto (Suma de Letras, 2005)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]