Iktiosauro
Itxura
Iktiosauro | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Ichthyosauria |
Familia | Ichthyosauridae (en) |
Generoa | Ichthyosaurus De la Beche & Conybeare, 1821
|
Azpibanaketa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 3 m |
Aurkitzailea | Mary Anning |
Iktiosauroa (Ichthyosaurus; antzinako grezierako ιχθυς ichthys, 'arrain' eta σαυρος sauros 'musker' hitzen lotunea) iktiosauridoen familiako itsasoko narrastia da, Jurasiko garaian agertu eta Kretazeo garaiaren hasieran desagertu zena, 2 m inguru luzea. Ingalaterran, Alemanian, Groenlandian eta Kanadako Alberta estatuan aurkitu dira haren hezurrak. Aurkikuntza horiek erakutsi dutenez izurdearen antza zuen, muturra izurdeak baino zorrotzagoa bazuen ere. Sudur-zuloak ia begien ondoan zituen eta usaimenaz baliatzen zen bere eginkizunetan gidatzeko. Gauza segurua da biziernalkaria zela, ezkatarik ez zuela eta kolorez gorri marroixka zen, adituen ustez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-11-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |