Ilargian oinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargian oinez
Jatorria
Egilea Hergé
Argitaratze-data 2010
Jatorrizko izenburua On a marché sur la Lune
Jatorrizko herrialdea Belgika
Argitaletxea Casterman (en) Itzuli
ISBN 978-1-906587-19-2
Orrialdeak 64
Ezaugarriak
Genero artistikoa adventure comic (en) Itzuli eta zientzia-fikzioko komikia
Hizkuntza frantsesa
Telesaila Tintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data 1952ko urriaren 29a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Moon (en) Itzuli
kronologia

Ilargira bidean Ilargian oinez Tournesol auzia

Ilargian oinez (jatorrizko frantsesez: On a marché sur la lune) Tintinen abenturak komiki sailaren hamazazpigarrena da, Hergé belgikar idazle eta komikigileak egina. Ilargira bidean komikiaren jarraipena da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ilargira bidean Tintin, Haddock eta Turnesol jauna suzirian ilargira bidean zihoazela bukatzen da. Haiek lehenengo gizonak izango ziren ilargira iristen. Baina ilargira joateko proiektuaren arduradunak, lur planetako kontrol basean zeudenak, oso urduri zeuden. Suziritik ez zuten erantzuten, konortea galduta zeuden eta.

Handik denbora gutxira txakurrak -Miluk- Tintin esnatu zuen, eta Tintinek erantzun zien lurreko arduradunei. Tintin entzutea eta denak ondo zeudela ikusita, lurreko arduradunak albistea oso pozik hartu zuten. Suziri barruan ez zeuden bakarrik Tintin, Haddock , Turnesol jauna eta Wolff jauna, baita Dupond eta Dupont poliziak ere (ohartu gabe suzirian lokartuta geratu ziren). Honela, oxigeno kopuru berarentzat orain jende gehiago zegoen eta hori arazo larria zen.

Horregatik, Haddock haserretu egin zen eta mozkortu egin zen eta ondorioz, suziritik kanpora joan zen. Tintinek Kapitainaren bila irten zen, eta suzirira lotutako soka baten bidez Kapitaina erreskatatzea lortu zuen.

Ilargira heldu aurretik beste arazo batzuk eduki zituzten, baina larriena suziriaren abiadura murriztea eta suziria jiratzeko maniobrak egitea izan zen. Berriro konortea galdu zuten ilargira heltzean eta lurreko arduradunak oso urduri zeuden. Baina handik denbora gutxira Turnesol jaunak erantzun zien.

Ilargian oinez ibili zen lehenengo gizona Tintin izan zen, gero Kapitaina eta txakurra, eta geroago beste guztiak. Tintin eta Kapitaina ilargitik paseatzen zebiltzan eta haitzulo oso handi bat topatu zuten. Handik suzirira bueltatu ziren, baina Tintin bakarrik sartu zen suziri barruan. Bitartean, Wolff jaunak eta suziri barruan ezkutatuta zegoen espioi batek (Wolff-en kidea) Tintin jo zuten. Honek konortea galdu zuen eta ondoren, lotu egin zuten. Haiek suziria ostu nahi zuten.

Martxan jartzen saiatu ziren baina ez zuten lortu (agian, Wolffek nahita oztopatu zuen ekintza hura, baina ezin da ziurtasunez baieztatu). Tintinek, gainera, askatzea lortu zuenean, Wolff eta espioiarengana abiatu eta hauek geldiarazi zituen.

Geroago, bi maltzurrak, hau da, espioia eta Wolff jauna liskarrean hasi ziren eta Wolffek nahi gabe tiro egin eta espioia hil zuen.

Oxigeno gutxi zeukaten eta haien biziak arriskuan zeuden, ez zekiten bizirik helduko ziren lurrera. Horrela, suziria lurrera bidean jarri zuten Tintin eta bere lagunek. Lurrera heltzea lortu zuten, baina barruan zetorren jende guztiak konortea galdu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]