Ilunbeen bihotzean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ilunbeen bihotzean
Blackwood's Magazine - 1899 cover.jpg
Datuak
Egilea Joseph Conrad
Argitaratze-data 1899
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Heart of Darkness
Argitaratzailea Blackwood's Magazine
Herrialdea  Erresuma Batua
Orrialdeak 96
OCLC 16100396
Euskaraz
Izenburua Ilunbeen bihotzean
Itzultzailea Iñaki Ibañez
Argitaratzailea Ibaizabal
Argitaratze-data 1990
Bilduma Literatura Unibertsala
Orrialdeak 117

Ilunbeen bihotzean (Heart of Darkness) Joseph Conrad idazlearen eleberririk ospetsuena da, 1902an argitaratua. Idazlea sei hilabetez egon zen Belgikako Leopoldo II.a erregeak suntsitutako Kongon, eta egonaldi horretan oinarrituta dago liburua.

Eleberrian Charlie Marlow marinel zaharrak, urte batzuk lehenago, Kurtz jaunaren bila Kongo ibaian zehar egindako ibilaldia kontatzen du. Kurtz boli-ustiategi bateko nagusia zen eta Kurtzekiko topaketa jarrera kolonialista hipokritaren baieztapena izango da. Halaber, kolonialismoaren zuribidea (gurutzada moral eta merkataritzakoa zela) guztiz gezurtatuta geratuko da.

Francis Ford Coppola eleberri honetan inspiratu zen Apocalypse Now filmaren gidoia prestatzean. Gaur egun ere, eleberriak film eta telesail ugari inspiratzen ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.