Joseph Conrad

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joseph Conrad
Joseph Conrad.PNG
Bizitza
Izen osoa Józef Teodor Konrad Korzeniowski
Jaiotza Berdychiv1857ko abenduaren 3a
Herrialdea  Polonia
 Erresuma Batua
Heriotza Bishopsbourne1924ko abuztuaren 3a (66 urte)
Familia
Aita Apollo Korzeniowski
Familia
Leinua Nałęcz coat-of-arms
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak The Lagoon
The Nigger of the 'Narcissus'
Ilunbeen bihotzean
Lord Jim
Amy Foster
Typhoon
Nostromo
The Secret Agent
The Secret Sharer
Under Western Eyes
Mugimendua modernist literaturea
IMDb nm0175676
Joseph Conrad signatue 1925.svg

Józef Teodor Konrad Korzeniowski (Berdyczów, Errusiar Inperioa, 1857ko abenduaren 3aBishopsbourne, Erresuma Batua, 1924ko abuztuaren 3a), Joseph Conrad ezizenez ezagunagoa, jaiotzez poloniarra eta nazionalitatez ingelesa zen eleberrigilea izan zen. Ingelesez idatzi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph Conrad Errusiak okupatutako Polonian hezi zen. Bere aita, aristokrata pobretu, idazle eta ekintzaile armatua, errusiarrek atxilotu eta Siberian lan bortxatuetara zigortu zuten. Jarraian, bere ama tuberkulosiak jota hil zen atzerrian. Lau urte geroago, bere aita hil egin zen. Azkenean, bere osabak hezi zuen.

17 urterekin marinel egin zen, merkataritza-ontzi frantziar batean. Abenturazale moduan bizi zen. 21 urterekin, ingeles ontzi batean sartu zen. 1884an ingeles nazionalitatea lortu zuen. 1889an Kongon egon zen. Bidaia honetan kolonoek afrikarren kontra egiten zituzten ankerkeriak ikusi zituen. Gertaera honek inspiratu zuen Ilunbeen bihotzean eleberria idazteko.

Ez zuen hala ere itsasoa utzi, eta bidaiak egiten segitu zuen (Bonbai, Singapur, Borneo, Maurizio uhartea). Abentura eta irakurketa oso gustukoak zituen (Shakespeare, Marryat, Scott eta Flaubert zituen gogokoen) eta bere adiskideen laguntzari esker hasi zen idazten.[1]

Bere idazlan gehienak erromantikotzat hartu dira, nahiz eta Joseph Conradek nahastu erromantizismoa errealismoaren liskarrekin eta bizitza modernoaren anbiguotasun moralarekin. Hau dela eta, kritikari askok modernismoaren aitzindaritzat jotzen dute.

Bere liburuetan agertzen den argudio nagusia marinelen bizitza da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Almayer's Folly 1895
  • An Outcast of the Islands 1896
  • The Nigger of the 'Narcissus' 1897
  • Ilunbeen bihotzean 1899
  • Lord Jim 1900
  • The Inheritors (Ford Madox Fordekin) 1901
  • Typhoon 1902
  • Romance (Ford Madox Fordekin) 1903
  • Nostromo 1904
  • The Secret Sharer 1907
  • The Secret Agent 1907
  • Under Western Eyes 1911
  • Freya of the Seven Isles 1912
  • Chance 1913
  • Victory 1915
  • The Shadow Line 1917
  • The Arrow of Gold 1919
  • The Rescue 1920
  • The Nature of a Crime (Ford Madox Fordekin) 1923
  • The Rover 1923
  • Suspense (hilondokoa) 1925

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaizabal argitaletxeak kaleratutakoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Conrad Aldatu lotura Wikidatan