Ilunpeen bihotzean
| Ilunpeen bihotzean | |
|---|---|
| Iñaki Ibañez itzultzailea, Conraden "Ilunpeen bihotzean" obrako pasartea irakurtzen. | |
| Datuak | |
| Idazlea | Joseph Conrad (1899) |
| Argitaratze-data | 1899 |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | Heart of Darkness |
| Herrialdea | |
| Orrialdeak | 96 |
| OCLC | 16100396 |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Ilunpeen bihotzean |
| Itzultzailea | Iñaki Ibañez San Roman |
| Argitaratze-data | 2014 |
| Bilduma | Urrezko biblioteka |
| Orrialdeak | 140 |
| ISBN | 978-84-9027-301-2 |
Ilunpeen bihotzean (ingelesez: Heart of Darkness) Joseph Conrad idazlearen eleberririk ospetsuena da, 1902an argitaratua. Idazlea sei hilabetez egon zen Belgikako Leopoldo II.a erregeak suntsitutako Kongon, eta egonaldi horretan oinarrituta dago liburua.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberrian Charlie Marlow marinel zaharrak, urte batzuk lehenago, Kurtz jaunaren bila Kongo ibaian zehar egindako ibilaldia kontatzen du. Kurtz boli-ustiategi bateko nagusia zen eta Kurtzekiko topaketa jarrera kolonialista hipokritaren baieztapena izango da. Halaber, kolonialismoaren zuribidea (gurutzada moral eta merkataritzakoa zela) guztiz gezurtatuta geratuko da.
Euskarara itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990 urtean Ibaizabal argitaletxeak euskarara ekarri zuen Literatura Unibertsala bilduman, Iñaki Ibañezek itzulita. 2014 urtean Elkar etxeak berrargitaratu zuen Urrezko Biblioteka bilduman.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francis Ford Coppola eleberri honetan inspiratu zen Apocalypse Now (1979) filmaren gidoia prestatzean. Gaur egun ere, eleberriak film eta telesail ugari inspiratzen dit
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarara ekarria Armiarman