Edukira joan

Imane Khelif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imane Khelif
Bizitza
JaiotzaTiaret probintzia1999ko maiatzaren 2a (25 urte)
Herrialdea Aljeria
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera177,8 zentimetro

Facebook: 100070696906145 Instagram: imane_khelif_10 Edit the value on Wikidata

Imane Khelif (arabieraz: إيمان خليف‎ʾĪmān Khalīf) Aljeriako emakumezko boxeolari afizionatua da. Aljeria ordezkatu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokion, eta 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen.[1]

2024ko bere partehartze olinpikoa polemika handi baten pizgarri izan zen, beraren kontrako eraso transfoboak tartean, nahiz eta Khelif ez den pertsona transgeneroa[2], Aljerian transgeneroa izatea debekatua dago, sexua edo generoa aldatzea ere debekatua dago eta ez dago tratamendurik sexu-trantsizioa egiteko.

Tiaret Probintziako herri txiki batean jaio zen, Aljeriako ipar-mendebaldean. Hasiera batean futbolean aritzen zen, baina gero boxeora aldatu zen. Lehen urteetan txatarra saltzen aritu zen, entrenamenduetarako autobusa ordaintzeko dirua lortzeko. Bere familiak ez zuen onartzen neska bat boxeoan aritzea[3].

2018an Munduko Emakumeen Boxeo Txapelketan hartu zuen parte, eta Karina Ibragimovak kaleratu zuen. 2019an 33. geratu zen, Natalia Xadrinak kaleratua. Aljeriaren ordezkaria izan zen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, non Kellie Harringtonen kaleratu zuen final laurdenetan[4][5].

2022an IBAren Munduko Emakumeen Boxeo Txapelketan lehenengo Aljeriar emakumea izan zen finalera iristen, Chelsey Heijnen kaleratu eta gero[6]. Amy Broadhurstek garaitu zuen finalean.

Polemikak eta jazarpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an berriro iritsi zen IBAren Mundu Txapelketa finalera, baina kaleratu egin zuten, arrazoi medikoak argudiatuta. Beranduago adierazi zen testosterona gehiegi zuela bere gorputzean[7]. Beste adierazpen nabarmen bar orduan izan zen, IBAko presidente Umar Kremleven arabera, DNA test bat eginda "XY kromosomak zituela" eta ezin zuela emakumeekin batera lehiatu[8]. Telegram kanal batean idatzitako testuan zabaldu zen salaketa hori. Ez testosteronaren datua ez kromosomena ez du IBAk harrezkero datuekin baieztatu.[9] Khalifek errekurtsoa sartu zuen arren, IBAk debekatu zion emakumeekin boxeatzea[10]. 2023an, NBOk IBA bere antolakuntzatik apartatu zuen gero, ustelkeria kasuak leporatura kirol federakunde horri.

2024an Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Khelifi baimena eman zion 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko, mediku azterketa guztiak beteta. NBOk adierazi zuen Khelif emakumezko bat zela, baita ere bere pasaportearen arabera, eta hau ez zela "transgenero" baten kasua. 66 kg azpikoen txapelketan hartu zuen parte[11]. Angela Carini italiarrarekin borroka egin zuenean, minutua baino gutxiago behar izan zuen Carini garaitzeko, eta orduan piztu zen polemika, Cariniri "gizon batek" irabazi ziolako mezuak zabaldu ziren hedabide eta sare sozialetan, adibidez Antonio Tajani Italiako Atzerri ministroak esan zuen Khelifen "ezaugarriak gizon batenak" zirela.[12] Izatez, Carini-Khelif borroka izan aurretik Italian Khelifen kontrako susmoak hauspotu zituzten Matteo Salvini politikari eskuindarrak eta beste batzuek.[13] Khelifen ustezko maskulinitatea, borrokatzen duenean ez dagoela lehia justurik eta, oro har, kirol olinpikoaren woke jarrerak kritikatu zituzten Carinik galdu eta gutxira hainbat pertsona ezagunek hala nola, Elon Musk, Javier Milei eta J. K. Rowlingek; eta Espainian Isabel Diaz Ayusok.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Imane Khelif. Olympics.
  2. (Ingelesez) «Who is Imane Khelif? The Olympic boxer who failed a gender eligibility test» The Independent 2024-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  3. (Ingelesez) «Paris 2024: Algeria condemn 'baseless attacks' on boxer» BBC Sport 2024-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  4. (Ingelesez) «Harrington guaranteed medal after reaching -60kg semis» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  5. (Ingelesez) Tokyo 2020: Harrington guarantees medal with Khelif win. 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  6. «Imane Khelif en finale des Mondiaux de boxe: Historique !» web.archive.org 2022-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  7. (Ingelesez) «Lin Yu-ting and Imane Khelif: Boxers cleared for Paris Olympics» BBC Sport 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  8. (Ingelesez) Ingle, Sean. (2024-07-29). «Boxers who failed gender tests at world championships cleared to compete at Olympics» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  9. (Ingelesez) McCarron, Jack. (2024-07-31). Explained: The gender controversy miring women's Olympic boxing. (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  10. (Ingelesez) Ingle, Sean. (2024-08-01). «Angela Carini abandons Olympic fight after 46 seconds against Imane Khelif» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  11. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  12. (Italieraz) «Tajani apoya a Carini y critica al COI - Deportes - Ansa.it» Agenzia ANSA 2024-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  13. Salas, Javier. (2024-08-02). «Imane Khelif: la polémica PREVIA en Italia» X/Twitter (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  14. (Gaztelaniaz) Aguinaco, Por Pablo. (2024-08-02). «Ayuso, Elon Musk y J. K. Rowling: la derecha mundial acusa sin pruebas a la boxeadora olímpica Imane Khelif de ser trans» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]