Imaxin Software
Imaxin Software | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | Software fabrika |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
webgune ofiziala |
Imaxin Software (Santiago de Compostela, 1997) Galiziako enpresa informatikoa da, multimedian eta hizkuntza-teknologian aritzen dena, bereziki itzulpen automatikoan eta joko serioetan. Coruñako Unibertsitateko Informatika Fakultateko bost ikaslek sortu zuten (Luz Castro Pena, Diego Vázquez Rey, Antonio Fernández Cabezas, eta José Ramom Pichel Campos). Enpresaren jarduera nagusia lotuta dago Galizierarekin eta Galiziako kulturarekin. [1]
Galizierako zuzentzaile ortografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galiziera hizkuntzarako 2.Mil3 izeneko lehen zuzentzaile ortografikoa garatu zuten Microsoft Word-erako.
OpenTrad itzultzaile automatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
OpenTrad izeneko itzulpen automatikoko programa sortzen 2004an hasi zen zazpi partaideetako bat izan zen Imaxin, hauek izan ziren denak:
- Elhuyar Fundazioa/Eleka Ingeniaritza Linguistikoa: Josu Waliño, Iñaki Arantzabal, Iñaki Irazabalbeitia.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldea: Iñaki Alegria.
- Alakanteko Unibertsitateko Transducens taldea: Mikel L. Forcada.
- Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (TALP): Lluis Padró.
- Imaxin Software: José Ramón Pichel Campos.
- Vigoko Unibertsitateko Informatika Hizkuntzalaritzako Mintegia: Xavier Gómez Guinovart.
Gaio itzultzaile automatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galiziako Xuntaren Gaio izeneko itzultzaile automatikoa Imaxin-ek sortu zuen.[2][3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Ramom, Pichel Campos, José; Diego, Vázquez Rey,; Luz, Castro Pena,; Antonio, Fernández Cabezas,. (2014-09). imaxin|software: PLN aplicada a la mejora de la comunicación multilingüe de empresas e instituciones. ISSN 1135-5948. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
- ↑ (Galizieraz) «A Xunta pon á disposición dos profesionais da administración pública de Galicia o novo tradutor automático ‘Gaio’ | Consellería de Cultura, Educación e Ordenación Universitaria» www.edu.xunta.gal (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
- ↑ (Galizieraz) «Tradutor - Gaio - Frontal de tradución automática» tradutorgaio.xunta.gal (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).