Edukira joan

Industria kimikoa Euskal Herrian

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sefanitro enpresaren dorreak, Barakaldo

Industria kimikoa Euskal Herrian industrializazioa hasi zenetik sortutako sektore bat da. Kutsadura handia sortu du historian zehar, baina beste industria askoren oinarrian ere egon da.

Sakontzeko, irakurri: «Industrializazioa Euskal Herrian»

Bizkaiko lehen enpresa kimikoa Galdakaon sortu zen Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamita izan zen, 1872an[1], Alfred Nobelen baimenarekin eta Bizkaiko meatzaritzari lotuta. Industria kimikoa ez zen, hala ere, gehiegi garatu lehen urteetan, baina "La Dinamitak" bere negozioak hedatzen jakin izan zuen[1]. 1885ean Pirotécnica Astondoa sortu zen, bolbora egiteko helburuarekin. 1903an Sociedad General de Industria y Comercio sortu zen Bilbon, amonio sulfatoaren ekoizleentzat, horixe baitzen Espainiako nekazariek eskatzen zuten ongarriaren osagai nagusia[2]. 1913an L'Èglise et Cie. sortu zen, beranduago "Maderas y Alquitranes" deituko zena, bikea eta galipota egiten zuena Bizkaiko Labe Garaietatik zetorren lehengaiarekin. 1950eko hamarkadara arte ez zen finkatu Bizkaian Dow Chemical enpresa garrantzitsua, azido sulfurikoa piritatik lortzen zuen fabrika. Bere soberakinak burdinan aberatsa zen minerala zen, Labe Garaiek erosten zutena[1]. 1940ean Sefanitro ireki zen Lutxanan, hau ere Labe Garaien eta Bizkaiko burgesiaren babesarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) GARCÍA CASTRESANA, Luis Ángel. «El sector químico en Bizkaia (XIX - XX)» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).
  2. Fernández de Pinedo, Emiliano.. ([1999]). Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak : (1100-1850). Universidad del País Vasco ISBN 848373141X. PMC 434269089. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.