Edukira joan

Infernua (Donostia)

Koordenatuak: 43°17′55.7″N 02°00′05.3″E / 43.298806°N 2.001472°E / 43.298806; 2.001472
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′55.7″N 02°00′05.3″E / 43.298806°N 2.001472°E / 43.298806; 2.001472
Infernu auzoa.

Infernua Errotaburutik Añorga auzorako bidean dagoen toki bat da, A-8 autopista eta N-I errepidea lotzen dituen errepide-lotunean. Egun, gasolindegia eta lantegi eta etxebizitza bakan batzuk biltzen dira inguruan.

Toponimoaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude.[1]

Josu Tellabide etnologoaren ustez eremu hartan zeuden izenen kontrapuntu bezala sortu zen. Añorga eta Errotaburu artean Belen izeneko paradore bat eraiki zuten 1860ko hamarkadan, eta gaur egungo Zapatari plazaren inguruan Jaungoikoenea ezizena zuen ostatu bat zegoen. Josu Tellabideren esanetan herritarrek tarteko eremuari Infernua ezizena jarri zioten.[1]

Azken urteetan zabaldu denez Infernua izena XIX. mendean sortu zen, A-1 errepidea zabaltzeko moztu zituzten zuhaitzak pilatu eta asteak iraun zituen su handia egin zutenean. Josu Tellabide ez dator bat teoria horrekin, balio handia zuen egurra horrela erretzea zentzugabekeria iruditzen zaiolako.[1]

Beste batzuen arabera, izena 1936ko gerra garaian jarri zioten, Gipuzkoako Foru Aldundiak han duen eraikin batean frankistek kartzela sortu zutelako. Ondarretako kartzelan sartzen ez zirenak bertara eramaten zituzten eta horko hainbat preso Hernanira eraman zituzten fusilatzera. Badira izenaren jatorria ondoko errepideko bihurgune batean ematen ziren istripu ugariekin lotzen dutenak ere. Josu Tellabideren ustez bi teoria horiek ere okerrak dira, izena askoz zaharragoa delako.[1]

2019ko martxoaren 1ean, goizeko 5:30etan, sute batek pabeloi abandonatu bat txikitu egin zuen. Bertan etorkin batzuk bizi ziren, hiru, eta haietako bat bertan hil zen. Besteek, nahiz eta zaurituak izan, ihes egitea lortu zuten. Sutea eragindakoa izan zen eta, dirudienez, bikote barruko biolentzia afera baten ondoriozko mendekua izan zen. Ustezko egilea Bergaran atxilotu zuten, 49 urte zituen eta bikote ohiarengandik urruntzeko agindua zuen.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.