Ingelesen iturria

Koordenatuak: 43°19′55″N 1°56′11″W / 43.33196611°N 1.93643555°W / 43.33196611; -1.93643555
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingelesen iturria Donostiako (Gipuzkoa) iturri bat da, Uliako itsasaldean, Almirantearen gotorlekuaren azpian, Platako lurmuturra eta Platako itsasargitik hurbil.

Iturburu honen urak Buskando eta Soroborda ur-biltegietara bideratu zituzten hainbat akueduktu eta tunelen bitartez XIX. mendearen bukaeran. Ur horiek "Belle epoque" garai hartako Donostiako etxeetara bideratu ahal izateko. Tunel horien aztarnak Bidebietako frontoitik aurrera dagoen bailaratxoan eta Salvador Allende parkearen bukaeran ikus daitezke. Hiria uraz hornitzeko beharra beti egon da lotuta biztanleriaren hazkuntzarekin, iturri honetako urak bideratu zirenean 19.232 lagun bizi ziren Donostian (1879). Donostiara ura eramateko historian zehar egin diren urratsak eta une horietako bakoitzean zein zen biztanleria ikus daitezke taula honetan: [1]

Urtea Uraren jatorri berria Donostiako biztanle kopurua Ur horiek Buskandora zihoazen?
1566 Olarain (ez zen lortu) 6.000 Ez
1609 Morlans 8.000 Ez
1850 Lapazandegi (Uliako hegoaldean) 10.000 Ez
1850 Moneda baserria (Uliako hegoaldean, Bidebieta) 10.000 Bai
1864 Errotazar (Uliako itsasaldean) 14.600 Bai
1879 Ingelesen iturria (Uliako itsasaldean) 19.232 Bai
1884 Txoritokieta 20.823 Bai
1893 Olarain (Antigua) 32.609 Ez
1899 Añarbe 32.600 Ez
1902 Artikutza 37.703 Ez
1960 Artikutza 135.000 Ez
1976 Añarbe 172.000 Ez

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muñoz Echabeguren, Fermín ( 1922-2019). (2003). El agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko ura Donostiako historian. Aguas del Añarbe = Añarbeko Urak ISBN 978-84-607-7900-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


43°19′55″N 1°56′11″W / 43.33196611°N 1.93643555°W / 43.33196611; -1.93643555