Añarbe
Itxura
| Añarbe | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 25,7 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°13′35″N 1°46′17″W / 43.226519°N 1.771322°W |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Hidrografia | |
| Arroaren azalera | 64 km² |
| Iturburua | Artikutza |
| Bokalea () | Urumea |
Añarbe[1] Euskal Herriko erreka da, Urumearen eskuinaldeko adarra, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoan zehar doana. 25,7 kilometro luze da, eta 64 kilometro koadroko arroa dauka.[2][3] 14 kilometroan Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren arteko muga egiten du.
Añarbeko urtegiak presatzen du erreka Urumeara isuri baino lehen. Bestalde, goialdean zegoen Enubietako presa 2019an ezabatu zuten.[4]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Añarbek Enubietako erreka izena hartzen du goi-ibilguan.[5] Almendruitzen du iturburua, Goizuetako Artikutza barrutian, eta 25 kilometroko ibilbidea egiten du Urumearekin elkartu baino lehen.[6] Ibaiadar nagusiak ezkerretik batzen zaizkio: Urdallu (6 km) eta Elama (8 km) Artikutzan bertan, eta Altuetaren magaletik datorren Burugorriko erreka beherago.[2][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 166. araua: Euskal Herriko ibaiak. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ a b Río Añarbe. chcantabrico.es (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ Añarbeko presa. agasa.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ Atristain Vega, Miren. Enobieta erreka leheneratzeko bidea irekiz. Elhuyar, 2021/12/01, aldizkaria.elhuyar.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ Enubietako erreka. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ Añarbe arroa: kalitate bikaina duen ura. agasa.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
- ↑ Burugorriko erreka. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-1-10).
