Ingurabideko pasealekua (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingurabideko pasealekua
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Ingurabideko pasealekua Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasealeku honen ibilbidea Iruñeko harresian barna doa, ingurabidean hain zuzen.

Santo Domingoko aldapatik gora doazen harrizko eskaileretan hasi, Nafarroako Museoaren atzealdean eta Nafarroako errege-erreginen jauregiaren azpiko aparkalekuaren parean, eta harresian zehar Iruñeko harresietako igogailua, Fraide Karmeldar Oinutsen komentua eta O-ko Andre Maria plazaren albotik igaroz Ate berriaren gainetik igarotzen da, orduan Larraina parkean barneratu, eta betiere harresiaren izkinatik joanez, Erreginaren aldapa kalean amaitzen da.

Arrotxapea auzoa eta Ezkaba mendiaren ikuspegia Ingurubideko pasealekutik.

Pasealekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun bertatik hiriaren iparraldeko auzoen, batez ere Arrotxapea auzoa, Iruñerriko iparraldeko udalerri eta herrien, eta urrutira Ezkaba mendia eta San Kristobal gotorlekuaren ikuspegi bikainaz goza daiteke.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea